36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an, 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–1/2020 aparteko kreditua, gastuen partida honetarako: 3110 22106, “COVID-19aren prebentzioa”. 2.600,00 euro dira. Honako diru-sarreren partidaren kargura finantzatuko da: 7508009, 53. dirulaguntza, COVID-19rako Aparteko Funtsa. 2.600,00 euroko zenbatekoa.

2.–2/2020 zenbakidun aparteko kreditua, gastu partida honetarako: “Zoladura. Despopulazioren aurkako borroka” deritzon 1532 6190001 gastu partida. 17.700,00 euro dira. Honako diru-sarreren partida hauen kargura finantzatuko da: “Despopulazioaren aurka borrokatzeko funtsa” deritzon 7508010 diru-sarreren partida (16.518,00 euro), eta “Herri jaiak” deritzon 3380 22620 partidatik kreditua beheitituz (1.182,00 euro).

Aranaratxen, 2021eko urtarrilaren 28an.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2101407