36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2021eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udalaren 2021eko tributuen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, Arakil ibarreko Udalak 2020ko abenduaren 22an egin bilkuran onetsiak.

–Ondasun higiezinen gaineko zerga:

• Hiri-lurrekoa: %0,500.

• Landa-lurrekoa: %0,800.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

TARTEA

KOEFIZIENTEA

KARGA

URTEBETETIK BEHERA

0,06

25,00

URTEBETE

0,06

25,00

2 URTE

0,05

25,00

3 URTE

0,07

25,00

4TIK 16 URTERA BITARTE

0,06

25,00

17 URTE

0,13

25,00

18 URTE

0,14

25,00

19 URTE

0,39

25,00

20 URTE EDO HORTIK GORA

0,41

25,00

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,59.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,17 indizea.

–Ur horniduraren prezio publikoa:

• Etxeko ura: 0,325 euro/m³.

• Industriarako ura: 0,437 euro/m³.

• Kontagailua mantentzeko kuota finkoa: 23,43 euro.

• Saneamendu kanona eta BEZa: legez ezarritakoak.

• Sarera lotzeko kuotak:

  • 195,00 euro etxeko erabilerarako.
  • 379,00 euro industriako erabilerarako.

Hobariak uraren tasan Arakilen erroldatuentzat, familiako kide kopuruaren eta hileko diru-sarreren arabera, uneko urtean indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldatarekin konparatuz (LGS), honela zehazturik:

KIDE KOPURUA

LGSa EDO GUTXIAGO

LGSa + %10

LGSa + %20

1-2 artean

%90

%75

%50

3 edo gehiago

%100

%90

%75

Horretarako, interesdunek urteko lehenbiziko hiruhilekoan eskabidea aurkeztuko dute Udalaren bulegoetan eta, harekin batera, errentaren edo ondarearen aitorpena edo, kasua bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, hura egiteko betebeharrik ez dutela adierazten duena. Orobat, aurkeztu beharko dira eskatzailearen diru-sarrerak edo harekin bizi direnenak justifikatzen dituzten dokumentuak eta bizikidetzaren ziurtagiria.

–Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketa batzuetarako tasak, eta obrak egitearen ondorioz, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpean egiten diren aprobetxamendu berezien tasak.

1.A.–Antolamendurako plan partzial edo bereziak, aldaketak arau subsidiarioetan eta xehetasun-azterketak: 0,143 euro metro koadroko.

• Plan partzial edo bereziak eta aldaketak arau subsidiarioetan: gutxieneko tasa, 205,00 euro.

• Xehetasun-azterketak: gutxieneko tasa, 154,00 euro.

1.B.–Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun-azterketetan: aurrekoaren %50.

• Aldaketak plan partzial edo berezietan eta aldaketa arau subsidiarioetan: gutxieneko tasa, 103,00 euro.

• Aldaketak xehetasun-azterketetan: gutxieneko tasa, 67,00 euro.

2.A.–Birpartzelazioak: 0,236 euro/m² (ondoriozko lurzatian).

2.B.–Aldaketak birpartzelazioetan: aurrekoaren %50.

3.–Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,097.

4.–Partzelazioa egiteko edo banantzeko lizentziak: 0,185 euro/m² (guztira banandutako hiri-lurraren azaleran).

• Banantzeko lizentzien gutxieneko tasa: 103,00 euro.

5.–Obra-lizentzia: Gutxieneko tasa, 30,00 euro.

6.–Eraikinak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentzia:

• Eraikuntza berria: 174,00 euro/etxebizitza.

• Birgaitzea, handitzea, egiturak eraberritzea, erabilera aldaketak: 113,00 euro/etxebizitza.

7.–Zangak irekitzea eremu publikoan:

• Zangaren zabalera < 1 ml: 13,53 euro/ml.

Zangaren zabalera ≥ 1 ml: 16,88 euro/ml.

8.–Eremu publikoa okupatzea: 3 euro egunean, okupatutako azalera edozein izanik ere (gutxienez ere 45 euro).

9.–Jarduera lizentzien, jarduera lizentzien berrikuspenen, irekitzeko lizentzien eta ingurumenaren babesarekin ikusteko duten ikuskapenen tasak: txosten teknikoaren kostua.

Erabaki hau 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2101717