36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Andosillan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2101653