36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa (2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 22koa).

Aurreko erabakia 2020ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta ondotik hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iragan denez erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, onetsitzat jotzen da, eta xedatzen da argitara dadila haren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 9/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (foru lege horrek tratatzen du Nafarroako Toki Administrazioa).

Andosillan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

XEDAPEN IRAGANKORRA

“2020ko martxoaren 14tik aurrerako ondorioekin, eta 2020ko abenduaren 31 arte, kendu egiten dira Andosillako asteroko merkatu txikia arautzen duen ordenantzaren 14. artikuluan ezarritako tasak”.

Iragarkiaren kodea: L2101648