36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkateaordearen izendapena

Altsasuko Alkateak, 2021eko urtarrilaren 29an, ebazpen hau eman zuen:

156/2021 alkatetzaren ebazpena, urtarrilaren 29koa.

Ikusirik Julen Díaz Oyarbide jaunak karguari uko egin diola, eta 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran horren berri hartu zela.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.b) eta 23.1 artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 35.2.d), 46. eta 52. eta 112.3. artikuluei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Idoya Ibáñez de Opacua Amillano izendatzea Altsasuko Udaleko bigarren alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide.

2. Alkateordearen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenek indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.

3. Banan-banan jakinaraztea ebazpen honek ukitutako zinegotziei, kasua bada kargua har dezaten.

4. Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitara dadin agintzea.

Egintza edo erabaki honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean ebazpena jainarazi eta hurrengo hilabetearen berrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.

Altsasun, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2101623