36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an, 4/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

AURREKONTU-ALDAKETA EGITEKO 4/2020 ESPEDIENTEA

GASTUAK:

Aparteko kredituak:

6. kapitulua: 206.901,75 euro.

FINANTZAKETA:

IDEA mailegua.

Allon, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2101399