36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

94E/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 31ko 2023E/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuten 24 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 18ko 695E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuten 24 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urriaren 29an emandako 1642E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Azkenik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak abenduaren 31n emandako 2023E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen horretan, ordea, akats bat atzeman da, Andrea Rozas Muñoz andrea ageri delako igoera txandan onartutakoen artean, eta txanda irekian onartutakoen artean behar du. Beraz, bidezkoa da zuzentzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda aldatzea, Andrea Rozas Muñoz andrea txanda irekian onartutakoen artean sartzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2101079