35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE, ELGORRIAGA, ITUREN ETA ZUBIETAKO UDALEN BATASUNA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 7an.

Iturenen, 2021eko otsailaren 3an.–Batasuneko burua eta Zubietako alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %29,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

–Kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio araubidekoen izenen zerrenda.

–Kontu-hartzailea: Naiara Arretxea Gorosterrazu. Maila: B. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017-09-25.

Idazkari aritzen da Zubieta eta Iturengo Udalen Batasuneko idazkaria. A mailako hasierako soldataren %10,00 jasotzen du lansari gisa.

Iragarkiaren kodea: L2101955