35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Sarrera debekatzea eta mugatzea hegazti harraparien ugaltze eremuetan

Ikusirik: 47/2021 espedientea, sarrerak mugatzekoa El Plano-Blanca Alta HBBE eremuaren zati batean, hegazti harkaiztar habiagileak babesteko, zeinean aurkezten baita Alejandro Urmeneta Komunitateko biologoaren txosten teknikoa, honi buruzkoa: “Paseariak sartzea murrizten hasteko beharra hegazti harraparien habiagintzako eremuetan”.

Kontuan harturik: urtarrileko azken hastean hasi ziren egiten lehen bisita-txandak Bardea guztian zehar dauden saitegietan, eta ikusi da hasia dela txitaldia aurten aktibo egotea espero ziren habien %75ean gutxienez.

Kontuan harturik: aipatu den txostenean gomendatzen da albait lasterren jar daitezela sarrera murrizteko kartelak hegazti harraparien ugaltze eremu nagusietan eta ahalegina egin dadila betetzen direla begiratzeko.

Kontuan harturik: indarreko ordenantzen arabera (117. artikulua), larrialdia denean, Komunitateko buruak hartzen ahalko ditu ekosistema mantentzeko beharrezko jotzen diren erabaki guztiak, edo Batzorde Iraunkorrari dagozkion erabakiak, lehen bileran gobernu organo horri erabakion berri emateko beharrarekin.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Sarrera debekatzeko eta mugatzeko agintzea txosten teknikoan aipaturiko hegazti harraparien ugaltze eremuetan, zehazki: El Plano-Blanca Alta hegaztientzako babes bereziko eremuan (La Gorra, Piskerra, La Ralla eta El Rallón). Debekua hilabete hauetan ezartzen da: otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila eta abuztua.

L2101970_0.pdf

2. Sarrera mugatzeari dagozkion seinaleak jar daitezela agintzea, hegazti harraparien ugaltze-toki nagusietan, haiek ikusteko moduko tokietan, bisitariek behar bezala jakin dezaten murriztapen hori badagoela.

L2101970_1.pdf

3. Neurri honen berri ematea Komunitatearen web-orriaren arduradunei, zabaldu eta argitara dezaten.

4. Berri ematea Komunitateko Landazaintza Zerbitzuari, jakinaren gainean egon daitezen eta kontrola egin dezaten.

5. Berri ematea Guardia Zibilari (Castejongo SEPRONA), Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Landazaintza Zerbitzuari, eta Foruzaingoari.

Tuteran, 2021eko otsailaren 5ean.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2101970