35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Andia Mankomunitateko batzarrak, 2021eko urtarrilaren 23ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Aritzalan (Deierri), 2021eko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2101383