35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Andia-lan elkarlan eta ekintzailetzarako edo coworkingerako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Andia Mankomunitateak, 2021eko urtarrilaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Andia-lan elkarlan eta ekintzailetzarako edo coworkingerako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza, espedientean jasotako testuaren arabera.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aritzalan (Deierri), 2021eko urtarrilaren 27an.–Mankomunitateko burua, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2101369