35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2021erako aurrekontua. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2021eko otsailaren 5eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2021eko aurrekontu orokorra, Andacelaren diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena, bai eta betearazteko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, bizilagunei eta interesdunei jakinarazten zaie txostena jendaurrean egonen dela hamabost egun balioduneko epean, herritar orok aukera izan dezan hura aztertzeko eta behar diren alegazioak aurkezteko.

Sarriguren-Eguesibarren, 2021eko otsailaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2102094