35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira Tulebrasko Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedaturik dagoenaren arabera. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 49.140,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelakoak: 33.410,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 94.650,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 8.045,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 186.245,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 63.993,38 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako gastuak: 75.798,36 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.853,26 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 186.245,00 euro.

Tulebrasen, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2101337