35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Behar zen iragarkia argitaratu zen Kontzejuaren iragarki-taulan eta 2020ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202.3 artikuluari jarraituz. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 152.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 515.920,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 325.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.051.770,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 50.400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 61.600,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 683.770,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 256.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.051.770,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2021eko otsailaren 1ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2101582