35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Enkante publikoa, belarrak errentan emateko

Enkante publikoa eginen da, gutun-azal itxien bidezkoa, udal-mugarte honetako belarrak zortzi urtez errentan emateko. Proposamenak Udalean aurkeztuko dira, 2021eko martxoaren 15eko 12:00etara arte, eta irekiko dira 2021eko martxoaren 18an, 11:30ean.

Hasierako prezioa: 1.450,00 euro urtean.

Baldintza ekonomiko-administratiboak Udalaren Idazkaritzan daude, interesdunen eskura.

Sorladan, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2101506