35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2021eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

San Adrianen, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2101451