35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2021eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2021. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

San Adrianen, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2101449