35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAKAIN

Osacáin/Otsakain izena hartzea. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herriaren izen ofiziala Osacáin izatetik gaztelaniazko eta euskarazko Osacáin / Otsakain izatera pasatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 eta 37.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz, hasierako onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iragandakoan, behin betiko onetsiko da, aurkezten diren alegazioak edo oharrak ebatzi ondoren.

Otsakainen, 2021eko urtarrilaren 16an.–Kontzejuko burua, Javier Agirrezabal Isiegas.

Iragarkiaren kodea: L2101397