35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Ordenantza, Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen ordenantza hau hasiera batez onestea:

–Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2101516