35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Monteagudoko Udalak, 2020ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.

Iragarkia 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, abenduaren 10ean, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

ERANSKINA

Xedapen iragankorra.–Eten egiten da Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aplikazioa, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin (bi egun horiek barne).

Iragarkiaren kodea: L2101368