35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Udalaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua 2021. urterako.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu behin betiko onetsitzat joko da.

Martzillan, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2101573