35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Ordenantza fiskala, Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak jartzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak jartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinak jartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Raz-quin.

Iragarkiaren kodea: L2101492