35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2021eko ilbeltzaren 29an egin bilkuran, Larraungo Udalak 2021eko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluari dagokienez, ezarritakoarekin bat.

Mugiron (Larraun), 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2101892