2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Itzako Udalak, aurrekontu orokorra onesteko 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko plantilla organikoa. Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Itzan, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2101500