35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

6/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2020ko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion 6. aldaketari 2020ko aurrekontuan.

2020ko ekitaldiko aurrekontuaren 6. aldaketaren hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (2. zenbakia, 2021eko urtarrilaren 5ekoa), eta jendaurrean jartzeko epea alegaziorik aurkeztu gabe igaro ondoren, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitaratu egiten da dagozkion ondorioak izan ditzan, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

6/2020 AA

Mota: Aparteko kredituak

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

9200.62305

Udaletxeko galdara

40.835,06

9200.6220011

Udaletxeko leihoen aldaketa

10.781,10

1510.62306

Akaborroko argiteria

27.449,89

3422.62302

Kiroldegiko galdara

21.500,00

Gastuen gehikuntza osotara

100.656,05

Finanketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1640.6090005

Kaleen kanalizazioa

-1.998,00

75050

Inbertsioetarako aparteko funtsa

86.528,20

87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

12.129,85

Finanketa osotara

100.656,05

Orok jakin dezan argitaratzen da eta behin betiko onespen hau bide hauetako bat erabiliz aurkaratzen ahal dela ohartarazten da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Irurtzungo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Irurtzunen, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2101474