35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/85 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udal honek bake epaile titularra eta bake epaile ordezkoa hautatu behar ditu.

Kargu horietarako hautatuak izateko interesa dutenek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen badituzte, eskabideak Cadreitako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dituzte 15 egun baliodune-ko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cadreitan, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2101340