35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beteluko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aurretik 2020ko abenduaren 31n 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik nahiz alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen laburpena:

SAILKAPEN EKONOMIKOA

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa Arruntak:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 119.000,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 61.600,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 215.700,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamen-duak: 25.800,00 euro.

B) Kapital Eragiketak:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 12.000,00 euro

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 36.000,00 euro.

Guztira: 480.100,00 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa Arruntak:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 41.100,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 272.550,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.800,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 84.900,00 euro.

B) Kapital Eragiketak:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 41.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 37.750,00 euro.

Guztira: 480.100,00 euro.

Eta hau guztia argitara eman da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Betelun, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2101303