35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Beran animaliak eduki eta babesteari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2021eko urtarrilaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Beran animaliak eduki eta babesteari buruzko udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2101494