35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2021eko tasa, prezio publiko eta zerga-tasak. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena. 2020an indarrean zeudenak mantentzen dira, honako hauek salbu:

–Real kaleko komun publikoa:

Prezioa: 0,20 euro erabilera bakoitzeko.

–Udalaren titulartasuneko espazio publikoak erabiltzea:

UDALAREN TITULARTASUNEKO ESPAZIO PUBLIKOAK ERABILTZEA

Udala, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua

0 euro orduko

Kontsultategia, ikastetxea eta Ebro Kirol Mankomunitatea

0 euro orduko

Herriko kultura eta kirol kolektiboak, legez eratutakoak

0 euro orduko

Kanpoko kultura eta kirol kolektiboak, legez eratutakoak

8 euro orduko

Udalerrian egoitza duten alderdi politikoak eta sindikatuak (doako lagapena eginen zaie urtean 2 aldiz, gehienez)

12 euro orduko

Udalerrian egoitzarik ez duten alderdi politikoak eta sindikatuak

15 euro orduko

Mota orotako federazioak

12 euro orduko

Enpresak eta entitate pribatuak, pertsona fisikoak, herrian egoitza dutenak (EJZ)

12 euro orduko

Enpresak eta entitate pribatuak, pertsona fisikoak, herrian egoitzarik ez dutenak (EJZ)

15 euro orduko

Lokalen giltzaren fidantza

20 euro orduko

Gutxieneko denbora izanen da ordu bat (1) egunean, eta lehen ordutik aurrera ordu erdiko gutxieneko zatiak zenbatuko dira; zati horien kostua izanen da orduaren kostuaren %50.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

Urtebetetik behera

0,06

Urtebete

0,06

2 urte

0,06

3 urte

0,06

4 urte

0,06

5 urte

0,06

6 urte

0,06

7 urte

0,06

8 urte

0,06

9 urte

0,06

10 urte

0,06

11 urte

0,06

12 urte

0,06

13 urte

0,06

14 urte

0,06

15 urte

0,06

16 urte

0,21

17 urte

0,24

18 urte

0,38

19 urte

0,53

20 urte

0,60

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arguedasen, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2101403