35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2021. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, jarraian argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Araizko Udalaren plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betetzeko.

Araitzen, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea. Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: 1 zk. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udalerria: Araitz. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35,00 + %3,72. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lan-kontratudunak.

Lanpostua: 2 zk. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala, %52,86koa, (18,5 ordu astean). Mailako osagarria: %15,00. Lanpostuko osagarria: %3,21. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egungo egoera: jardunean.

Lanpostua: 3 zk. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %10,00 + %3,36. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak.

–Joanes Aleman Ollo. Araitz eta Beteluko Udalen Batasuneko idazkaria. Lanaldiaren erdia Araizko Udalean eta beste erdia Betelukoan. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35,00 + 3,72. Antzinatasuna: 2013ko irailak 2.

Lan-kontratudun finkoak.

–Saloa Sarasa Tolosa. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %52,86koa, (18,5 ordu astean). Maila: E. Mailako osagarria: %15,00. Lanpostuko osagarria: %3,21. Antzinatasuna: 2008ko maiatzak 21.

–M.ª Concepción Cruz Liciaga. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa. Maila: C. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %10,00 + %3,36. Antzinatasuna: 2007ko apirilak 10.

Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta kontuan hartuz Araizko egoera linguistikoa eta Araizko Udalbatzak onetsitako UEMA Mankomunitateak eginiko txostena, euskaraz jakitea nahitaezko baldintza izanen da: idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako (1 eta 3 zenbakiko lanpostuak), EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioa, euskara maila eskatuko da, eta garbitzailearen lanposturako (2 zenbakiko lanpostua), ahozkoan B2 eta adatzizkoan A2, edo ofizialki haren baliokide den titulazioa, euskara maila eskatuko da.

Iragarkiaren kodea: L2101555