35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN ETA ZUBIETAKO UDALEN BATASUNA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2021eko plantilla organikoa, eranskinean datorrena.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

Zubietan, 2021eko otsailaren 3an.–Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko burua, Ernesto Dominguez Olea.

ITURENGO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

2. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12,00, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila edo baliokidea. Administrazio egoera: jardunean.

Lan-kontratudun finkoak.

1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunekoa. Lanpostuko osagarriak: %12,00, %49,37. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Funtzionarioak.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Gradua: 3. Antzinatasuna: 2004-06-26.

Administrazio-kontratudunak.

–Idazkaria: Beñat Ripodas Beroiz. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2018-12-05.

Lan-kontratudunak.

–Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia. Maila: D. Antzinatasuna: 2000-11-02.

Iragarkiaren kodea: L2101944