35. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2020ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon daitezen, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2021eko urtarrilaren 28an.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

ERANSKINA

2021eko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

(eurotan)

1

Zuzeneko zergak

0,00

2

Zeharkako zergak

0,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

4

Transferentzia arruntak

241.049,50

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

0,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

241.049,50

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

(eurotan)

1

Langileria-gastuak

196.740,00

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

36.964,99

3

Finantza-gastuak

1.250,95

4

Transferentzia arruntak

0,00

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

0,00

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

6.093,56

GASTUAK, GUZTIRA

241.049,50

Iragarkiaren kodea: L2101471