34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onartzen baita Pablo Lansac Colom jaunak prestakuntza beka bati egindako ukoa eta hura Andrea Guiñón Elizari andreari esleitzea. Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzako beka bat da, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.

Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalak txosten bat aurkeztu du. Bertan aditzera ematen du Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 10eko 76/2020 Ebazpenaren bidez prestakuntza beka bat esleitu zitzaiola Pablo Lansac Colom jaunari. Beka Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzat da, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko. Beka 2020ko urriaren 1ean hasi zen eta 2021eko apirilaren 30ean bukatuko da.

2021eko urtarrilaren 7an, Pablo Lansac Colom jaunak eskabide bat aurkeztu du Nafarroako Gazteriaren Institutuko Erregistroan, bekari 2021eko otsailaren 1etik aurrera uko egiteko.

Beka hori arautzen duten oinarriak 54/2020 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 14. atalean ezartzen denez, bai eta 76/2020 Ebazpenaren 3. puntuan ere, emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, zilegi izanen da beka instrukzio organoak ezarritako zerrendan hurrengo denari esleitzea, horrek galarazi gabe onuradunak uko egin arte zituen betebeharrak.

Prozedura horri jarraituz, proposatu da beka esleitzea zerrendan, puntuazio handienaren arabera, hurrengo denari, hau da, Andrea Guiñón Elizari andreari.

2021eko urtarrilaren 20an, izangaiak adierazi du ados dagoela beka onartzeko aukerarekin, eta eskabidean alegatutako merezimendu guztiak egiaztatu ditu agiri bidez; kasu honetan, bekak 3 hilabeteko iraupena izanen du, 2021eko otsailaren 1etik 2021eko apirilaren 30era.

1.080 euroko zenbateko gordina jasoko da hilean. Zenbateko horretatik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokiona kenduko da. Gainera, Nafarroako Gazteriaren Institutuak, hilero, bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotaren zatia ordainduko du.

Hiru hilabeteetako kostua, osotara, 3.385,23 euro izanen da. Kopuru hori 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko 090002 09110 4809 232100 partidaren kargura egotziko da. Kopuru hori honela banatuko da:

–3.240 euro, 3 hilekoak ordaintzeko.

–145,23 euro, 2021eko otsailetik apirilera arteko Gizarte Segurantzako enpresaren kuotari dagozkionak.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Pablo Lansac Colom jaunak bekari egindako ukoa onartzea, 2021eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Soziologiako edo Soziologia Aplikatuko lizentzia edo graduko unibertsitate titulua dutenentzako prestakuntza beka hori Andrea Guiñón Elizari andreari esleitzea, 2021eko otsailaren 1etik, egun horrekin hasiko baita, apirilaren 30era arte.

3. Konpromisotik askatzea Pablo Lansac Colom jaunaren alde xedatutako gastua, 3.385,23 eurokoa, 2021eko otsailaren 1etik apirilaren 30era bitarteko epeari dagokiona (bi egun horiek barne).

4. 3.385,23 euroko gehieneko gastua xedatzea Andrea Guiñón Elizari andrearen alde, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko 090002 09110 4809 232100 partidaren kargura.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Atalera, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 29an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2101565