34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 21eko 271E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako 496/2020 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 20ko 61/2020 Ebazpenaren kontra jarritakoa.

2021eko otsailaren 4ko ofizio baten bidez, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak agindu du administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea eta epatze-deia egitea María Pilar Otaegui Lecea andreak Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 21eko 271E/2020 Foru Aginduaren kontra jarritako 496/2020 prozedura arrunteko interesdunei. Foru agindu horren bidez, ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 20ko 61/2020 Ebazpenaren kontra jarritakoa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren hautapen prozedura hauetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko prozesua, eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko prozesua, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, ingelesa gaztelaniaz eta frantsesa gaztelaniaz espezialitateetako interesdun guztiei dei egiten zaie, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2021eko otsailaren 4an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2101922