34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-8

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Altzorrizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Brigaia erreka-zuloa (Elortz ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Untziti (Nafarroa).

Isurketak 4.100 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 30 m³-ko Imhoff tanke batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2101885