34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

95E/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeak aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 25ean emandako 697E/2018 Ebazpenaren bidez, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreran Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen, eta batzorde horretako burua eta kideak izendatu ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 5ean emandako 1564E/2019 Ebazpenaren bidez, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen, eta batzorde horretako idazkaria izendatu zen.

Goian aipatutako ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Eva Vidarte Uriarte andreak, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 9ko 446/2015 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen Lizarrako “García Orcoyen” ospitaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposaturik, karguari uko egiteko eskaera aurkeztu du, eta, hortaz, ordeztu beharra dago.

Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak Arantxa Aparicio Chana andrea aukeratu du Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eva Vidarte Uriarte andrea, Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.

2. Arantxa Aparicio Chana andrea Laguntza Espezializatuaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Gisa horretan, honako hau da Laguntza Espezializatuaren Ebaluazio Batzordearen osaera:

–Batzordeburua: Cristina Prieto Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Batzordekideak:

  • Esther Irigoyen Aznar andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.
  • Virginia Gárriz Martínez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.
  • Arantxa Aparicio Chana andrea, Lizarrako “García Orcoyen” ospitaleko Batzorde Tekniko-Asitentzialak proposatua.
  • Virginia Vallejos Burgaleta andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
  • Carmen Azcona Gil-Cuartero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
  • Pedro Aicua Zalduendo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

–Idazkaria: M.ª José Royo Vera andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 5eko 1564E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2101295