34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-532

Barrio de Recajo kaleko 4. eta 6. zenbakietako jabekideek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Barrio de Recajo kaleko 4. eta 6. zenbakietako jabekideak.

Xedea: etxebizitza eraikin bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Viana (Nafarroa).

Isurketak 400 m³-ko bolumena du urtean gehienez; 16 bizilagunen bolumen baliokiderako diseinatuta dagoen eta iragazki biologikoa duen hobi septiko batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza) edo Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7).

Zaragozan, 2021eko urtarrilaren 26an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2101560