34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Hiri-jarduketarako plan berezia U4-02 unitatean eta AA-2 jarduketa asistematikoa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia UA-02 unitatean eta AA-2 jarduketa asistematikoa, 2020ko uztailaren 9an aurkeztua. Sustatzailea Frutas Kabila SL da.

Aipatutako plan berezia jendaurrean egon da 2020ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, irailaren 24an, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Sartagudan, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101357