34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, errepideko zirkulazioa arautzen duen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2020ko azaroaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Garesko mugarteko errepideko zirkulazioa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespen hori argitaratu zen 2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Adminis-trazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Garesen, 2021ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

UDAL ORDENANTZA, ERREPIDEKO ZIRKULAZIOA ARAUTZEN DUENA GARESKO UDAL-MUGARTEAN

Xedea eta aplikazio esparrua.

1. artikulua. Ordenantza hau ondoko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz eman da, denek ere Udalaren eskuetan uzten baitute hiriko bideeta-ko trafikoaren eta zirkulazioaren alorretako eskumenak: apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 25.2-b) artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Toki Araubidearen Oinarriak); uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta 5/1997 Legearen 7-b artikulua (lege horren bidez aldatu zen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna).

Ulertzen da lege testu horiek automatikoki egokitzen direla une bakoitzean indarra izan lezakeen goragoko araudira (konparaziorako, Zirkulazioaren Erregelamendua onesten duen 1428/2003 Errege Dekretuak indarra hartzea).

Portaera arau orokorrak.

2. artikulua. Ibilgailuek debeku dute asotsa egitea, seinale akustikoak desegokiro erabiliz edo tupustean azeleratuz, baita ihes-hodi trukatuek, ozen-ozen jarritako musika ekipoek edo bertzelako ezohiko inguruabarrek eragin dezaketena ere.

3. artikulua. Ibilgailuen soinu-alarmak arrazoirik gabe pizteagatik zehapena ezarriko da.

4. artikulua. Debeku da suteak, zikinkeria, zirkulaziorako arriskua edo, oro har, kaltea eragin dezaketen gauzak edo likidoak bidera botatzea.

Orobat, debekaturik dago ibilgailuak eremu publikoan konpondu edo garbitzea, edo haien mantentze-lanak egitea...

5. artikulua. Oinezkoek debekaturik dute baimenduta ez dauden tokietatik galtzada gurutzatzea. Toki baimenduetatik egin beharko dute, ahal den azkarren, gelditu gabe edo bertze erabiltzaileei traba egin gabe, eta zirkulazioa oztopatu gabe.

Oinezkoak espaloian barna ibiliko dira, eskuin aldean ahal dela. Eremu publikoak espaloirik ez badu, oinezkoak galtzadaren ezkerretik joanen dira.

6. artikulua. Galtzada gaizki baldin badago, obrak, eguraldia edo bertze zerbait dela eta, gidariek kasu eman beharko dute, istripurik eta oinezkoendako eragozpenik gerta ez dadin.

7. artikulua. Ilunabarretik argi-hastera bitarte ibilgailuek hurbilerako argiak piztuta eraman beharko dituzte, udal-mugarteko galtzada guztietan. Motozikletek egun osoan eramanen dituzte argiak piztuta. Halaber, hurbilerako argiak, eguraldiak hala eskatzen duenean, eraman beharko dira piztuta.

8. artikulua. Debeku da gidatu bitartean telefonoak edo komunikatzeko gisako bitartekoak erabiltzea, horiek “eskuak libre” izeneko gailua duteneta-koak ez badira, behintzat.

Erabilera debekatuak eremu publikoetan.

9. artikulua. Debekatuak daude oinezkoen ibiltoki erreserbatuetan eta galtzadetan arriskurik ekar lezaketen josteta eta jolasak, arriskua nola ibiltarientzat hala jostetan dabiltzanentzat ekarri ere.

Atal honetan arras aplikatzekoa izanen da Eremu publikoen indarreko udal ordenantzak dioena.

Seinaleztapena.

10. artikulua.

1.–Manuzko seinaleak ezarriko dira bereziki udalerriko bide sarearen tarte batzuetan, edo oro har herri guztian; azken kasu horretan, seinaleak herriko sarrera guztietan paratuko dira.

2.–Zirkulazio murriztuko eremuen sarreran paratzen diren seinaleek, oro har, indarra dute eremu horietako barruti osoan.

3.–Udal zerbitzuek paratzen dituzten seinaleek indar handiagoa dute gainerako guztiek baino.

11. artikulua.

1.–Ez da seinale manuzkorik ez informatiborik paratzen ahal, aldez aurretik udalaren baimenik izan gabe.

2.–Paratzen ahal dira, bakarrik, udal agintaritzaren iritzian benetako interes orokorra duten seinale informatiboak.

3.–Ez da baimenik emanen publizitatea paratzeko seinaleen gainean edo alboetan, ezta hiri instalazio eta/edo altzarien elementuetan ere.

4.–Debeku da panfletoak, afixak, iragarkiak edo nolanahiko mezuak jartzea baldin erabiltzaileei oztopatzen edo galarazten ahal badiete semaforoak edo seinaleak behar bezala ikustea.

12. artikulua. Udalak berehala kenduko ditu behar bezala baimendu gabeko seinaleak edo indarrean dauden arauak betetzen ez dituztenak, eta zehapen espedientea irekiko du horren gainean.

13. artikulua. Udaleko langileek, segurtasuna dela-eta edo zirkulazioa arina izan dadin, antolamendua aldatzen ahalko dute aldi baterako jendea eta ibilgailuak pilatzen diren tokietan, baita istripu edo larrialdiren bat dagoenean ere.

Helburu horrekin jarri edo kenduko dira bidezkotzat jotzen diren behin-behineko seinaleak; bertzetik, aurreneurri egokiak hartuko dira.

Zenbait egoeratan, Garesko Udalak behar diren hiri bideak itxi ditzake; Udaleko langileek presazko neurriak hartzen ahal dituzte, Alkatetzak egokitzat jotzen duenean.

Oztopoak eremu publikoan.

14. artikulua. Debeku da eremu publikoan paratzea edozein oztopo edo gauza, oinezko edo ibilgailuen zirkulazioa zailtzen edo arriskuan jartzen ahal duena. Eremu publikoan oztoporen bat paratzea ezinbertzekoa bada, udalaren baimena beharko da aitzinetik, zehaztuko dituena bete beharreko baldintzak.

Udal ebazpenek jasoko dituzte udal zerbitzuek eskaeraren gainean egindako txosteneko oharrak, baldin eta baimentzen badute instalatzea garabiak edo eremu publikoa okupatzen duten bestelako elementuak (siloak, etxolak...), obrak (eraikuntzak, hoditeria, eraisketak...) eta abar, eragina izan behar badute ibilgailuen eta oinezkoen (espaloiak, oinezkoen eremuak, etab.) joan-etorrian, eta udaleko langileengana joko da lizentzia edo baimena behar duten jarduketa hauek koordinatzeko: seinaleak, jarduketa horietarako egunik eta ordurik egokiena eta beharrezko neurri osagarriak.

15. artikulua. Behar bezala babestu eta seinalatu beharko da oinezko edo ibilgailuen joan-etorri librea zailtzen duen edozein oztopo, halakorik baimentzen denean; gauez, argituta egon beharko du, erabiltzaileen segurtasuna bermatzearren. Oztopoa paratzen duen erantzulearen kontura izanen dira seinalatzea eta argitzea, eta beteko ditu baimenean agertzen diren jarraibideak edo Udaltzaingoak adierazten dizkionak.

16. artikulua.

a) Udal agintaritzak oztopoak kentzen ahalko ditu ondoko kasu hauetan:

1.–Bideen erabiltzaileendako arriskutsuak badira.

2.–Behar den baimenik erdietsi ez bada.

3.–Hura paratzea arrazoirik gabekoa gertatu bada.

4.–Baimendutako epea amaitu bada edo baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

b) Oztopoak kentzeak eta seinale bereziak paratzeak eragindako gastuak interesdunen kontura izanen dira.

17. artikulua. Altzariak edo etxeko tresnak, eta orobat obretako eta etxeko hondakinak biltzeko edukiontziei dagokienez:

1. Paratu beharko dira udal edo udalez gaindiko organo eskudunak erabakitzen dituen eremu publikoetan.

2. Ezin izanen da inolaz ere aparkatu horretarako erreserbaturiko tokietan.

Bizikleta eta ziklomotorren zirkulazioa eta aparkatzea.

18. artikulua. Ziklomotorren, bizikleten, skateen eta gidarien energiaz mugitutako gainerako ibilgailuen kasuan, zirkulazioaren arau orokorrak bete beharko dira.

19. artikulua. Ziklomotorrak erdibaterian aparkatuko dira galtzadan, metro eta erdiko zabalera okupatuz, gehienez ere.

Motozikleta edo ziklomotor bat bi ibilgailuren artean aparkatuz gero, ez da galaraziko haietan sartzea, ezta zirkulaziora itzultzeko maniobra ere.

20. artikulua. Debeku da bizikletak gauez ibiltzea ez badaramate aurreko argia eta atzeko islatzailea, gutxienez.

Argi keinukaririk ez duten bizikleten eta ziklomotorren gidariek garaiz seinalatu beharko dituzte egin beharreko norabide aldaketak eta biraketak, besoak erabiliz, erregelamenduak adierazten duen bezala.

21. artikulua. Ziklomotorren gidariak eta erabiltzaileak beharturik daude kaskoa erabiltzera, behar bezala homologatua, ongi jantzia eta lotua.

22. artikulua. Debeku da bizikletak, patinak eta skateak ibiltzea espa-loietan, oinezkoendako eremuetan eta lorategietan barna, horretarako erreserbatutako biderik ez bada. Dena dela, Udalak bizikletaz, patinez eta skatez ibiltzeko baimena ematen ahal du horretarako aditzera ematen diren parke eta/edo eremu publikoetan.

Merkataritzako gai arriskutsuen eta garraio handien zirkulazioa eta aparkatzea.

23. artikulua. Debeku da ibilgailuak Garesko hirigunean ibiltzea, garraiatzen badituzte Errepideko Nazioarteko Garraioaren (ADR) 1etik 9ra bitarteko klaseetako merkataritzako gai arriskutsuak.

Halako ibilgailu batek, aipatu eremua zeharkatzeko eta zamalanetan aritzeko, Hirigintza Alorraren baimena beharko du. Hartan zehaztuko dira garraio horren mugak egun, ordu eta ibilbideei dagokienez.

Gasolioa eta butanoa garraiatuz gero artikulu honetatik kanpo daude garraio arriskutsuan aritzen diren ibilgailuak.

ADRko 7. klaseko merkataritzako gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek debeku dute Garesko udal-mugartean ibiltzea.

24. artikulua. Garesko hirigunean abiadura muga 40 kilometro/ordua izanen da gehienez, merkataritzako gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuendako; muga hori gehienekotzat jotzen da, baina bertze muga murriztaileagoak ere ezartzen ahal dira, hiriguneko alde batzuetarako edo hirigune guztirako.

25. artikulua. ADRko 1etik 9ra bitarteko merkataritzako gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek debekatua dute Garesko udal-mugartean ibiltzea.

Trafikoa kontrolatzeko eta antolatzeko neurriak.

26. artikulua. Udalak egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izanen ditu trafikoa antolatzeko, zenbait tokitan zirkulatzeko baldintzak aldatuz, murriztuz edo debekatuz, betiko nahiz aldi baterako, berrantolatuz eta arautuz aparkalekuak, zamalanak eta pertsona zein salgaien garraioa.

Ibilgailu motordunek edo ziklomotorrek debekatua dute eremu publi-koan jarraian aparkatzea, ibilgailu edo ziklomotorrean berean telefono bat adierazita, saltzen direla iragartzeko, hala oztopatuz gainerako erabiltzaileek nahierara aparkatzeko baldintzak.

27. artikulua. Herriko alde batzuetan, Udaleko organo eskudunek aldi baterako aldatu ahal izanen dute zirkulazioaren antolamendua, baita sarrerak debekatu edo murriztu ere, seguruagoa eta errazagoa izan dadin zirkulazioa.

Halakoetan, oinezkoei nahiz gidariei paratzen zaizkien adierazleek lehentasuna izanen dute lehenagoko bertze edozein seinale edo arautegiren aldean.

28. artikulua. Udalak aldi baterako debekatzen ahalko du aparkatzea jarduera baimenduek okupatu beharreko eremuetan eta konpondu, seinalatu, mantendu edo garbitu behar diren tokietan. Halako kasuetan eremu horiek mugatu eginen dira, debekua 24 ordu lehenagotik adieraziz, neurria noiz hasiko den adierazten duten seinaleen bidez.

Sarbide murriztuko eta/edo oinezkoendako eremuak.

29. artikulua. Garesko Udalak erabakitzen duen eremuetan, ibilgailuei sartzea murrizten ahal zaie, baita bertan eman dezaketen denbora ere.

30. artikulua. Eremu horiek behar bezala seinalatuko dira; orobat, baliabide teknikoak ezar daitezke sarbidea galarazteko, murrizteko edo kontrolatzeko.

31. artikulua. Mugatutako eremuetara baimenik gabe sartzea nahiz bertan denbora soberaz gelditzea, biak izanen dira zehatzeko arrazoi.

Sarbide murriztuko lekuetara sartzeko eta bertan egoteko arauak behin eta berriz ez betetzea gertatzen bada, Udalak erabaki dezake txartel ahalmen emailea baliogabetzea, baldin halakorik eman bazaio –behar diren baldintzetan– arau hauek betetzen ez dituenari.

32. artikulua. Oinezkoen eremuak dira ibilgailuak zirkulatzeko edo aparkatzeko Garesko Udalak erabat edo partez debekatu dituen aldeak.

33. artikulua. Eremu horiek zutikako seinaleen bidez zedarrituko dira, baita ibilgailuak toki horietara sartzea galarazi edo mugatuko duten bertze elementu batzuk ezarrita ere.

34. artikulua. Oinezkoen eremuetan ibilgailuak zirkulatu eta aparka-tzeko debekuak:

a) Hartzen ahal ditu zedarritu eta seinaleztatutako alderdiaren barre-neko bide guztiak.

b) Ordutegi batera mugatzen ahal du ibilgailuak zirkulatu eta aparka-tzeko debekua.

c) Finkoa izan daiteke edo soilik astegun batzuetan aplikatu.

35. artikulua. Nolanahi ere, murrizketa hauek ez dute eraginik izanen baldin ibilgailuek Udalaren baimena badute, kontuan hartuta tokiaren eta ibilgailua erabiltzen duenaren ezaugarriak. Orobat, ez dute eraginik izanen bizikletetan eta matrikularik izan ez eta minusbaliotasun txartela duten ibilgailuetan, libre baitira oinezkoen eremuan ibiltzeko, horien urrats arruntaren abiaduran dabiltzan bitartean.

Oinezkoen etorria berebizikoa denean, udal zerbitzuek beharrezko neurri murriztaileak hartuko dituzte.

36. artikulua. Oinezkoen eremuetan oinezkoak lehentasuna izanen du ibilgailuen aurretik, salbu eta ibilgailua larrialdi-zerbitzuan badabil eta, erregelamenduari jarraituz, hala ezarrita badago.

37. artikulua. Garesko oinezkoendako eremu guztietan abiadura mugaturik egonen da, eta 10 kilometro/ordua izanen da, gehienez.

Gelditzeko eta aparkatzeko arauak.

38. artikulua. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen eranskineko 68. zenbakiari jarraikiz, gelditzea zera da: ibilgailua 2 minutu baino gutxiagoz mugitu gabe izatea, pertsonak hartu edo uzteko edo zamalanak egiteko.

Aparkatzea, berriz, hau da: geldialdi-egoeran ez dagoen ibilgailua mugitu gabe izatea.

39. artikulua. Ibilgailua geldituta dagoenean, arau orokorra da gidaria ezin dela ibilgailutik aldendu, eta, salbuespen gisa, hala egiten badu, mo-torra itzali beharko du eta hurbil egon, eskatzen zaion unean edo egoerak behartuta kendu ahal izateko.

40. artikulua. Erabat debekaturik dago gelditzea:

a) Babeslekuetan, babesguneetan, erdibitzaileetan, oinezkoen ere-muetan eta trafikoa bideratzen duten gainerako elementuetan.

b) Eraikinetako ibilgailuendako sarrera-irteeretan, baldin behar beza-la seinalaturik badaude dagokion udal organoak aitzinetik baimendurik ezartzen duen gisara.

c) Seinaleak ongi ikustea eragozten den tokietan.

d) Izkina, bidegurutze edo bidebanatzeetatik 5 metro baino gutxia-gora.

e) Zubietan, tuneletan eta gainetiko pasabideen azpian, kontrako seinalerik ez badago.

f) Espaloietan, pasealekuetan, oinezkoen alderdietan eta lorategie-tan.

g) Zirkulaziorako edo zenbait erabiltzaileren zerbitzurako erreserbatu-tako bide lerro edo zatietan.

h) Urritu fisikoendako edo beste erabilera batzuetarako espaloi-beheratzeetan.

i) Zirkulazioaren lerro bat oztopatzen den tokietan.

j) Seinaleak debekatzen duen tokietan.

k) Seinale bidez, biratzea baimenduta egonda, biratzeko aukera eragozten denean.

l) Hiriko garraio publikorako baizik ez diren geraleku eta aparkalekue-tan.

m) Zirkulazioa oztopatzen den beste toki guztietan, oso denbora txikirako bada ere.

41. artikulua. Ibilgailuak ilaran aparkatu ahal izanen dira, hau da, zintarriarekin batean lerrokatuak; baterian, hau da, zintarriarekiko perpen-dikularrean; edo erdibaterian, zeharka:

41.1. Zoladurako seinaleak dituzten aparkalekuetan, ibilgailuak markatutako esparruaren barrenean kokatuko dira.

41.2. Ibilgailuak zintarritik ahalik eta hurbilen aparkatuko dira, baina galtzadaren alde hori garbitu ahal izateko tarte txiki bat utzita.

41.3. Bide publikoetan ezin izanen dira aparkatu ibilgailu motordunetik bereizitako atoiak.

41.4. Bertze erabiltzaileek gainerako tokia ahalik eta hobekien erabiltzeko maneran aparkatuko da.

41.5. Baterian aparkatuz gero, alde bietan aparkatutako ibilgailuetara arazorik gabe sartzeko moduan eginen da.

41.6. Libre da ordutegitik kanpo aparkatzea zamalan, zerbitzu ofi-zial eta abarretarako aldi baterako erreserbaturiko alderdietan, salbu eta espresuki debekaturik badago.

42. artikulua. Guztiz debeku da honelakoetan aparkatzea:

a) Seinaleek debekatzen duten tokietan.

b) Gelditzea debekatua dagoen tokietan.

c) Bigarren ilaran, edozein kasutan.

d) Zamalanetarako seinaleztatutako tokietan, denbora mugen barre-nean.

e) Zaborrontzien ondoan, zabor bilketa galaraziz edo oztopatuz.

f) Aparkaleku publiko batean, ongi aparkatutako ibilgailu bat ateratzea eragotziz edo oztopatuz gero.

g) Espaloirik gabeko kale urbanizatuetan.

h) Minusbaliotasuna dutenek bertze inork ez erabiltzeko toki seina-leztatuetan.

i) Galtzadaren erdian.

j) Zerbitzu publikoaren, Garesko Udalaren, erakunde ofizialen eta antzekoen ibilgailuendako erreserbatutako eremuetan.

k) Behar bezala seinalatutako toki erreserbatuetan.

l) Udaleko langileek baimen bereziak dituztenei adierazten dizkieten tokietan.

Aparkatze eta gelditze murriztuko eremuak.

43. artikulua. Garesko karrika batzuetan aparkatze eta gelditze murriztua izanen da bertako bizilagunendako, eta hori ondotik ematen den bezala arautuko da. Hala erabaki da xedapen hauei jarraikiz: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2. xedapen gehigarria; Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua; martxoaren 24ko 5/1997 Legearen 7. eta 38. artikuluak (lege horren bidez aldatu zen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna); eta Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 93. eta 94. artikuluak, udalerriak gaitzen baitituzte hiribideen erabilera xedapen orokorren bitartez arautzeko, baita tasak galdatzeko ere ibilgailuak eremu batzuetan aparkatzeagatik.

44. artikulua. “Babes bereziko eremuak (aparkatze eta gelditze murriztuko eremuak)” dira ordenantza honen 1. eranskinean zirkulazioaz eta aparkatzeaz ematen diren arauen ondoriozkoak, eta aldatzen ahal dira (handiturik nahiz apaldurik, berriz ere ezarririk edo kendurik, aparkatze murriztuko bertzelako egun edo orduak ezarririk, etab.), ordenantzetan aldaketak egiteko behar diren tramiteei lotu gabe, horretarako aski izanen baita udalak osoko bilkuran erabakia hartzea.

45. artikulua. Aparkatze eta gelditze murriztuko eremuetan, bertan bizilekua ez dutenek edo aparkatze murriztutik salbuetsi ez diren ibilgai-luen gidariek ezin izanen dituzte beren ibilgailuak aparkatu inolako ordute-gitan.

46. artikulua. Aparkatze eta gelditze murriztuko eremuen barnean indarra izanen dute beti toki zehatz bakoitzeko seinale mugatzaile berariazkoek (pasaguneetarako eta/edo ibilgailuak eraikinetan sartzeko erreserbaturiko espazioak, garraioko geraleku baimenduak, zamalanetarako guneak ordu baimenduetan...), etorkizunean izan daitezkeen aldaketak goiti-beheiti (handitu, apaldu, berritik sortu, kendu, etab.). Bizikletak bi norabideetan ibil daitezke, baimendutako abiadurari jarraikiz eta horretarako ezarritako tokietan aparkatuz.

47. artikulua. Aparkatze eta gelditze murriztuko eremuetan ezarritako murrizketatik salbuetsita daude ondokoak:

1.–Indarreko txartel ahalmen-emailea duten egoiliarren ibilgailuak, beren sektorearen barnean.

2.–Bizikletak, eta matrikularik izan ez eta minusbaliotasun txartela duten ibilgailuak; betiere, horretarako prestaturiko tokietan aparkatu beharko dira.

3.–Zamalanetan ari diren merkataritzako ibilgailuak, horretarako ezarritako ordu eta tokietan.

4.–Anbulantziak, zerbitzuan ari direnean.

5.–Autotaxi ibilgailuak, baldin gidaria gidatzen eta zerbitzu egiten ari bada.

6.–Hilotzak eramateko autoak, zerbitzuan ari direnean.

7.–Suhiltzaile, larrialdi, Gurutze Gorri, DYA eta poliziaren ibilgailuak, zerbitzuan ari direnean.

8.–Aparkatzeko baimena duten ibilgailuak (desgaitasuna dutenendako erreserba bereziak, hoteletakoak etab.), horretarako erreserbaturik dauden toki eta orduetan.

48. artikulua. Babes Bereziko Eremuan zirkulazio/gelditze murrizturako txartela lortzeko, eskatzaileek ondoko baldintza hauetakoren bat frogatu beharko dute:

1.–Pertsona fisiko edo juridikoa izatea, zentsatutako ibilgailu baten titularra, helbidea Babes Bereziko Eremuan duena.

2.–Etxebizitza baten jabea izatea edo bertan erroldatua egotea edo denda baten jabea izatea, helbidea Babes Bereziko Eremuan duelarik.

3.–Ibilgailurik gabeko mugikortasun murriztuko pertsona baten zuzeneko ahaidea izatea, baldin pertsona hori Babes Bereziko Eremuan bizi bada. (Gehienez ere txartel 1 ukitutako pertsona bakoitzeko).

4.–Garesko Udalak ahala du txartel ahalmen emaile bat baino gehiago emateko, pertsona fisiko edo juridiko eskatzailearen behar zehatzen arabera.

48. artikulua. bis. Eskabidea eta dokumentazioa, txartel ahalmen emailea lortzeko:

Txartel ahalmen emailea lortzeko interesdunek, artikulu honetako aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzak beterik, txartel ahalmen emailea eskatu beharko dute Garesko Udaletxean. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztuko dute, betiere indarrean dagoena:

a) Honako hauen kopia konpultsatua: NANarena, eskatzailearen gidabaimenarena eta ibilgailuaren zirkulazio baimenarena.

b) Autoaren indarreko aseguru polizaren kopia, eta ibilgailuen azterketa teknikoaren adostasun txostenarena, hura eduki behar bada.

c) Agirien bidez frogatzea ordaindu izana dagokion ordenantza fiskalean prezio publikotako finkaturiko urteko zenbatekoa, eta eguneratuak izatea udal ogasunarekin ordainketak.

d) Kasua bada, ezintasunaren frogagiria.

4.–Txartela berritu behar bada, frogatu beharko da bizilagun-txartela eskuratuz geroztik egoera ez dela aldatu eta, beraz, oraindik ere betetzen direla hura lortzeko galdatzen diren baldintza guztiak.

49. artikulua. Bizilagun-txartel bakarra emanen da eskatzailearen izenean dagoen ibilgailu bakoitzeko.

50. artikulua. Bizilagun-txartela ibilgailuen aurreko haizetakoen barnealdean paratuko da, kanpotik garbi ikusteko maneran. Urtebeterako balioko du eta eskatzailearena izanen da ez bertze inorena, eta zer ibilgailutarako eskatzen den, harexena.

51. artikulua. Txartela eskuratzen duten eskatzaileak haren erantzule izanen dira, eta etxez edo ibilgailuz aldatzen direnean, edo hartarako eskubidea ematen duen edozein baldintza aldatzen denean, horren berri eman beharko diote Udalari, gehienez ere astebetean. Hartara, txartel berria eskuratuko dute, horretarako eskubidea izanez gero, edo anarteraino indarra izan duen txartela indargabetuko zaie.

52. artikulua. Bizilagun-txartel berria eskuratzeko, nahitaezkoa izanen da zaharra itzultzea interesdunari berria ematen zaionean.

Halaber, txartela itzuli beharko da helbidez aldatu edota baldintzaren bat ez betetzeagatik txartel berria lortzeko eskubidea galtzen bada, Udalari horren berri ematen zaion unean berean, edo hartarako eskubidea izanik ere hura berritu nahi ez denean.

Txartela ebatsi edo galduz gero, berehalakoan eman behar zaio horren berri Udalari.

53. artikulua. Udalak noiznahi egiazta dezake ofizioz txartelak ema-teko ezarritako baldintzak betetzen ote diren, eta betetzen ez dituztenei baliorik gabe utziko dizkie, galarazi gabe bidezkoak izan daitezkeen bertze neurri edo zehapenak.

54. artikulua. Babes Bereziko Eremuko berariazko arau-hausteak izanen dira ondoko hauek:

–Arau-hauste arinak:

• Bizilagun-txartela behar bezala agerian ez jartzea.

• Parkimetroko tiketean jarritako denbora 30 minutu arte gainditzea.

–Arau-hauste astunak:

• Ibiltzea eta/edo aparkatzea indarreko bizilagun-txartel ahalmen emailerik gabe.

• Bizileku-txartel faltsutuak edo manipulatuak erabiltzea.

• Bizilagun-txartelak erabiltzea, bertan baimenduriko ibilgailuari ez dagozkionak.

• Parkimetroko tiketean matrikula faltsua erabiltzea, edo bertze edozein manipulazio egitea.

• Arau-hauste arinetan berrerortzea (3tik gora).

–Arau-hauste oso astunak:

• Kalteak eragitea parkimetroan edo aparkatzea kontrolatzeko bertze edozein instalaziotan.

• Arau-hauste astunetan berrerortzea (3tik gora).

Zamalanak.

55. artikulua. Udalak zamalanetarako toki erreserbatuak ezartzen ahal ditu, adieraziko direnak erregelamenduzko seinale etzan edo zutikakoaren bidez. Orobat, ibilgailu astunak aparkatzeko gune berariazkoak.

Salgaien garraioan aritzen diren ibilgailuek eginen dituzte zamalanak, hartarako erreserbatutako guneen barrenean eta erregelamenduzko seinale etzan edo zutikakoen bidez adierazitako orduetan, betiere ibilgailuen joan-etorria trabatzen ez badute.

56. artikulua. Inolaz ere ez daiteke oinezkoen eta ibilgailuen ibilia eragotz edo oztopa, ezta atari, saltoki edo pasabide baimenduen sarbi-deak ere. Horretarako, zamalanetan erabiliko diren merkataritzako gaiak, materialak eta gauzak, lurrean utzi gabe, zuzenean eramanen dira ibilgailutik eraikinera edo alderantziz.

57. artikulua. Zamalanetarako erreserbatuetan ezin izanen da apar-katu lan horiek egiteko behar den denbora baino luzeago, eta inoiz ez 30 minutu baino gehiago.

58. artikulua. Udalak aparkatzeko aldi baterako erreserbak ematen ahalko ditu, lan zehatzak egiteko (etxe-aldairak, fuelaren hornidura, obrak etab.), betiere aitzinetik eskatzen bada eta dagokien tasa ordaintzen bada.

59. artikulua. Salgaien garraiorako txartela ez duten ibilgailuek debeku dute aparkatzea zamalanetarako gune erreserbatuetan, horretarako ezarritako ordutegiaren barnean.

60. artikulua. Ibilgailuak espaloiarekiko paraleloan lerrokatu beharko dira, ertzaren kontra, aurrealdea zirkulazio orokorraren norabidean, salbu eta bateriako aparkalekuetan, eta, kasu horretan, ibilgailuak ezin izanen dira atera horretarako seinalatutako eremutik kanpora.

Autobusak, kamioiak, atoiak eta karabanak aparkatzea.

61. artikulua. Baimendutako gehieneko masa handitzen da 5.000 kilogramotaraino.

Arau orokorra izanen da 5.000 kg-tik goitiko Gehieneko Masa Baimendua duten ibilgailuek debeku dutela udal-mugarteko bideetan aparkatzea.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa ez zaie aplikatuko horretarako udal baimena duten ibilgailuei.

Halaber, 21 bidaiari baino gehiagorendako tokia duten autobusek debeku dute udal-mugarteko bideetan aparkatzea.

62. artikulua. Aitzineko artikuluan ezarritakoa gorabehera, Udalak leku bat ezarri du aparka daitezen Gehieneko Pisu Baimendua 3.500 kilogramo baino gehiago duten ibilgailuak eta 21 jarleku baino gehiago duten autobusak. Aparkatzeko, Udaleko agintarien baimena beharko dute aitzinetik.

Aparkatzeko murriztuko eremuetan ez da inola ere aparkatzen ahal ibilgailu motordunetik bereizitako atoirik.

Aitzineko paragrafoan aipaturiko tokian ibilgailuak aparkatzeko udal baimena eskuratzeko, hauek izanen dira nahitaezko baldintzak:

–Pertsona fisiko edo juridikoa izatea, 3.500 kilogramo baino gehiagoko GPBa duen ibilgailu baten titularra edo 21 bidaiari baino gehiago eraman ditzakeen autobus baten titularra, Garesko etxebizitza batean erroldaturik eta hura ohiko bizilekua izatea. Orobat, ibilgailua toki berean helbideraturik egonen da eta haren ohiko gidariak erroldaturik egon beharko du Garesko etxebizitza batean.

–Toki-erakundeari egin beharreko ordainketak eguneratuak izatea, eta, bereziki, zer ibilgailutarako eskatzen den txartel ahalmen emailea, haren zirkulazioaren gaineko zergaren ordainketa eguneratua izatea.

–Garesko Udalari bizilagun txartela eskatu eta hura erdietsi izana, honako agiri hauek aurkeztuta, indarrean direla, eredu ofizialaren araberako eskabidearekin batean:

• Eskatzailearen NANaren kopia konpultsatua, ohiko gidariaren gidabaimena eta ibilgailuaren zirkulazio baimena.

• Ibilgailuaren aseguru poliza indardunaren kopia eta ibilgailuen azterketa teknikoaren adostasun txostena, hura aginduzkoa bada.

–Bizilagun-txartela eskuratuz geroztik egoera aldatu ez izana eta, beraz, hura lortzeko galdatzen diren baldintzetarik bakar bat ere betetzetik gelditu ez izana.

Lagun bakoitzeko ez da inola ere emanen txartel ahalmen emaile bat baino gehiago, haren izenean zenbanahi auto egonik ere, eta pertsona bera ez da agertzen ahal ibilgailu bat baino gehiagoren ohiko gidari gisa.

Bizilagun-txartela ibilgailuen aitzineko haizetakoen barnealdean paratuko da, kanpotik garbi ikusteko maneran. Bi urterako balioko du, eta eskatzailearena izanen da ez bertze inorena, eta zer ibilgailutarako eskatzen den, harexena.

Txartela eskuratzen duten eskatzaileak haren erantzule izanen dira, eta etxez edo ibilgailuz aldatzen direnean, edo hartarako eskubidea ematen duen edozein baldintza aldatzen denean, horren berri eman beharko diote Udalari, gehienez ere astebetean. Hartara, txartel berria eskuratuko dute, horretarako eskubidea izanez gero ordenantza honen artikuluei jarraikiz, edo anarteraino indarra izan duen txartela indargabetuko zaie, horretarako eskubiderik ez badute.

Bizilagun txartel berria eskuratzeko, nahitaezkoa izanen da zaharra itzultzea interesdunari berria ematen zaionean.

Halaber, txartela itzuli beharko da baldin txartel berria lortzeko eskubidea galtzen bada, helbidez aldatzeagatik edota baldintzaren bat ez betetzeagatik, Udalari horren berri ematen zaion unean berean; berdin jokatuko da baldin hartarako eskubidea izanik ere hura berritu nahi ez bada.

Txartela ebatsi edo galduz gero, berehalakoan eman behar zaio horren berri Udalari.

Udalak noiznahi egiazta dezake ofizioz txartelak emateko ezarritako baldintzak betetzen ote diren, eta betetzen ez dituztenei baliorik gabe utziko dizkie, galarazi gabe bidezkoak izan daitezkeen bertze neurri edo zehapenak.

Eremu horiek behar bezala seinalatuko dira, eta sarbidea galarazteko, murrizteko edo kontrolatzeko baliabide teknikoak jar daitezke.

Mugatutako eremuetara baimenik gabe sartzea nahiz bertan denbora soberaz gelditzea, biak izanen dira zehatzeko arrazoi.

Ezarritako lekuetara sartzeko arauak behin eta berriz ez betetzea gertatzen bada, Udalak txartela baliogabetzea erabaki dezake.

Arau-haustetzat hartuko dira aparkatzeko murriztuko eremuetan:

–Aparkatzeko ahalmena ematen duen bizilagun-txartela indarrean ez dagoela aparkatzea.

–Bizilagun-txartel faltsutuak edo manipulatuak erabiltzea.

–Bizilagun-txartela faltsutzea edo manipulatzea.

–Erabiltzea bertan baimendutako ibilgailuari ez dagokion bizilagun-txartela.

–Aparkatze murriztuetarako bizilagun txartela ongi ikusteko maneran ez paratzea.

63. artikulua. Debeku horiek ez dira beteko behar bezala justifikaturiko salbuespen kasuetan, betiere aitzinetik agintari eskudunaren baimena eskuratu baldin bada.

64. artikulua. Karabanak eta atoiak aparkatzeko beharrezkoa izanen da udal organo eskudunaren baimen berariazkoa eskuratzea eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziaren prezio publikoa ordaintzea.

65. artikulua. Debeku da arras karabana, atoi eta etxebizitza-ibilgailuetan bizitzea udal-mugartearen barrenean, salbu eta horretarako noizbehinka egokitzen diren tokietan. Horiek izan beharko dute osasungarri-tasuna eta higienea bermatzeko adina bitarteko.

Garraio publikoaren geralekuak

66. artikulua. Garesko Udalak zehaztuko du non kokatu beharko diren garraio publikoaren geralekuak eta bidaiarien garraio bereziarenak.

Autobusak horretarako prestatutako tokian gelditu beharko dira, zirkula-zio erreiak libre uzten dituztela.

67. artikulua. Geralekuetan bidaiariak hartu eta uzteko behar den denbora baizik ezin da egon.

68. artikulua. Taxi zerbitzurako garraio publikoaren geralekuetan, bidaiarien esperoan eta prest dauden bitartean baizik ez dira egoten ahalko ibilgailu horiek.

69. artikulua. Ibilgailuen kopurua ez da inolaz ere izanen geralekuak har ditzakeen ibilgailuena baino handiagoa.

Bertzelako aparkatze murriztu edo mugatuak, erabiltzaile batzuendako erreserbatuak.

70. artikulua. Soil-soilik desgaitasuna duten pertsonendako aparkatze txarteldun ibilgailuek erabiltzeko toki erreserbatuak.

Lurreko markak baliatuz eta aparkatzea debekatzen duen zutikako seinalearen bidez adieraziko dira toki erreserbatuak. Informazio plaka ere jarriko da, esaten duena horko tokiak gordetzen direla desgaitasuna duten pertsonendako aparkatze txarteldun ibilgailuek soilik erabiltzeko.

Toki erreserbatuetan, nahitaezko txartel indarrekoa duena agerian duten ibilgailuak baizik ez dira aparkatzen ahal, eta betiere halako lekuetarako ordutegiaren barnean.

Ordenantza honen 2. eranskinean arautu dira ezgaitasuna duten pertsonendako toki erreserbatuetan aparkatze txartelak emateko prozedura eta haiek erabiltzeko arauak.

71. artikulua. Elementu fisikoak jartzea pasabidean barrena etxabean sartu eta ateratzeko.

Lokalen sarbideetan edo inguruetan aparkatzea galarazi asmoz ezarri nahi badira seinalatzeko plakak edo errotuluak; polietilenozko mugarriak; edo hormigoizko zintarri aurrefabrikatuak, metalezko elementuekin; edo plastikozko zutikakoak; nahiz bertzelako elementuak; horretarako pasabidearen titularrak eskaera egin beharko du lehenik eta Udalak espresuki baimena eman. Ezaugarri bereziak badira baizik ez da emanen lizentzia edo baimena.

Baimenaren titularrak bere gain hartuko du elementu horien erosketa eta kontratatzen dituen baliabideekin paratzea, eta eremu publikoaren okupazioaren ondoriozko tasa ordaindu beharko du.

Pasabidearen titularraren ardura da elementuak behar bezala manten-tzea, baita horiek berritzea ere, hondatuz gero edo arriskutsuak direnean ibilgailu, pertsona edo animalientzat. Elementu horiek eremu publikoan hirugarrenei –ibilgailu, pertsona edo animaliak– ekartzen dieten kalte edo hondamenaren erantzukizuna du titularrak.

72. artikulua. Hondakin organikoa, ontziak, papera, beira... botatzeko edukiontziak non paratu.

Hondakin organikoa, ontziak eta papera biltzen dituzten edukiontziak, baita beira biltzeko “kanpaiak” ere, zirkulazioa oztopatzen ez duten tokietan ezarriko dira, galarazi gabe gidariek eta oinezkoek ongi ikustea.

Edukiontzi horiek babeseko eraztunak izanen dituzte, inork mugi ez ditzan, aparkatzeko. Hondakinen Mankomunitatea ahaleginduko da edukiontziak frenoa emanda izateaz, edukiontzien eremua mugatzen duten babes eraztunak dituztela. Espaloi ertzetik banatuta egonen dira, tarterik utzi gabe edukiontzien lerroaren eta zirkulazio erreiaren artean aparkatzeko. Horrela, zirkulazio erreia hein batean hartzen duten aparkatze desegokiak galaraziko dira. Hortaz, aparkatze marratik barrenean kokatuko dira edukiontziak.

Paratuko diren edukiontzi eta “kanpai” berriak (edo lehendik daude-nak, uste bada zirkulazioa trabatzen edo ikustea galarazten dutela) erabiltzaileengandik ahalik eta hurbilena kokatuko dira, haiei egin behar baitzaie zerbitzua, eta kontuan hartuko da ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan izanen duten ondorioa, udal zerbitzuen aginduei jarraituta.

Debeku da paraleloan edo bigarren lerroan aparkatzea edukiontzi edo kanpaiaren (iglooa) ondoan.

73. artikulua. Interes orokorreko zenbait zerbitzu publikorendako toki erreserbatuak.

Udalak erabakiko du haien beharrik ba ote den eta zein erabiltzailek aparkatzen ahal duten toki horietan, eta baimena frogatzen duten agiriak emanen ditu.

Lurreko markak eta seinale zutikakoak zein osagarriak baliatuz adieraziko dira toki erreserbatuak, eta argi zehaztuko da zein erabiltzailerentzat diren eta zein egun eta ordutan duten indarra.

Debeku da zenbait zerbitzutarako seinalatutako toki erreserbatu bakoitzerako agiria ez duten ibilgailuak aparkatzea eta gelditzea, ordutegiak indarra duen bitartean.

74. artikulua. Eremu publikoan aparkatzeko toki erreserbatuak.

Aparkatzeko gune erreserbatuetan eta aparkatzeko debekua dutenetan jabari publikoko ondasunen erabilera komun berezia dago eta udalaren lizentziari loturik daude. Aitzinetik adostasun txostena ematen bada, aparkatzeko tokien erabilera esklusiboa ematen ahalko die udalak haren beharra justifikatzen dutenei, eta enpresa onuradunak ebazpenean adierazi bezala paratu beharko ditu zutikako zein lurreko seinaleak.

Kontzesioan arautuko da zein ibilgailu aparka daitezkeen edo zer helburu duen ibilgailuendako erreserba libreak eta, orobat, zein ordu-tartetarako den. Tasak ordaindu beharko dira, halakorik ezarri bada.

Ibilgailuak eremu publikotik kentzea.

75. artikulua. Egin behar duenak egiten ez badu, udal zerbitzuak ibilgailuak kentzen ahalko ditu eremu publikotik eta eraman Udalaren gordailura edo horretarako erabaki den leku publiko nahiz pribatura, betiere honelako kasu hauetan:

1. Arriskutsua denean edo traba larria egiten zaionean zirkulazioari nahiz zerbitzu publiko baten funtzionamenduari, eta, orobat, uste izatekoa denean ibilgailu hori abandonatua dagoela eremu publikoan.

2. Istripuren bat izan eta abiatu ezinik gelditzen denean.

3. Ibilgailua bera hondatu delako, ibili ezinik gelditzen bada.

4. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67.1 artikuluaren hirugarren paragrafoak xedatzen duenari jarraikiz, ibilgailua geldiarazi ondotik, arau-hausleak isunaren zenbatekoa ordaindu nahi ez duenean edo hura ordaintzeko bermerik eman nahi ez duenean.

76. artikulua. Aipatzearren, baina zerrenda mugatzeko asmorik gabe, ulertuko da ondoko egoerak sarturik daudela martxoaren 2ko 339/1990 Errege Lege Dekretuaren 71.artikuluaren 1.a) apartatuan, eta, beraz, halakoetan bidezko izanen da ibilgailua kentzea:

1.–Ibilgailua bigarren ilaran eta gidaririk gabe aparkatua dagoenean.

2.–Bertze gidariei eginarazten dizkienean maniobra neurriz gainekoak, arriskutsuak eta erregelamenduaren kontrakoak.

3.–Aparkatuta dagoenean garraio publikoko geltoki seinalatu eta mugatu batean.

4.–Aparkatua dagoenean larrialdi edo segurtasun zerbitzuendako toki espresuki erreserbatuetan.

5.–Aparkatua dagoenean ikuskizun publikoetako lokalek larrialdietarako dituzten aterabideen aitzinean, emanaldietako orduetan.

6.–Aparkatua dagoenean, osorik nahiz zati batean, espaloi, ibiltoki, babesgune, pasealeku, arretaz ibiltzeko gune edo zolan marraz pintatuta dauden tokietan, baimen espresik gabe.

7.–Bidean doazen gainerako erabiltzaileei eragozten dienean trafiko seinaleak ikustea.

8.–Oinezkoen pasabide seinalatu batean aparkatua dagoenean.

9.–Aparkatua dagoenean gelditzea galarazita dagoen tokiren ba-tean.

10.–Biraketa eragozten duenean edo, hartarako, maniobra bereziak egitera behartzen duenean.

11.–Bide batetik datozen gidariei galarazten dienean bertze bidea ikustea.

12.–Eraikin bateko sarrera oztopatzen duenean osorik nahiz zati ba-tean.

13.–Toki debekatuetan aparkatua dagoenean, lehentasuneko bide batean edo, bertze kalifikaziorik izanda ere, alkatearen bando baten bidez izaera bera hartu duen bidean.

14.–Galtzadaren erdian aparkatua dagoenean.

15.–Aparkatua dagoenean oinezkoendako karrika batean baimendutako orduetatik kanpo, salbu espresuki baimendutako aparkalekuetan.

16.–Aparkatua dagoenean aparkaleku erreserbatuan (esaterako, urritu fisikoendako erreserbatutako aparkalekuan).

17.–Betiere, eta aitzineko kasuetan bezala, arriskua ekartzen duenean edo eragozpen handia ekartzen dionean zirkulazioari nahiz zerbitzu publiko baten funtzionamenduari.

77. artikulua. Udal zerbitzuak, halaber, eremu publikotik ibilgailuak kentzen ahalko ditu honelakoetan:

1.–Aparkatuta baldin badaude behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat egiteko erreserbatu den toki batean.

2.–Baldin ibilgailua kendu beharra badago eremu publikoa garbitu, konpondu edo seinaleak jarri ahal izateko.

3.–Larrialdietan.

Hala eginez gero, ahalik eta lasterren eman beharko da aditzera, eta baimendutako tokirik hurbilenera eramanen dira ibilgailuak, gidariei non diren jakinarazita. Eramate horrek ez du inolako ordainketarik ekarriko, ibilgailua noranahi eramanda ere.

78. artikulua. Aurreikusitako salbuespenak ukatu gabe, ibilgailua kentzeagatik eta Udalaren gordailuan edukitzeagatik sortzen diren gastuak titularraren kontura izanen dira, eta hark ordaindu beharko ditu edo ordainketa bermatuko du ibilgailua berreskuratzeko baldintza gisa, galarazi gabe bidezko diren errekurtsoak paratzeko eskubidea.

79. artikulua. Ibilgailua kentzea bertan behera utziko da, baldin eta gidaria agertzen bada ibilgailua estekatu eta garabia abiatzen hasi baino lehen, eta behar diren neurriak hartzen baditu ibilgailua lehen zegoen egoera okerretik ateratzeko.

Eremu publikoan abandonatutako ibilgailuak.

80. artikulua. Eremu publikoan abandonatutako ibilgailuak.

Ibilgailu abandonatuak karrikan luzaroan egon ez daitezen, berekin baitakarte eremu publikoa erabiltzeko ohiko aukerak murriztea, narriadura estetikoa eta zikinkeria, baita arriskua ere pertsona eta ibilgailuen zirkulaziorako irekita dauden toki horietan dabiltzanei, hurrengo artikuluetan zehaztutako jarduketak eginen dira:

Ibilgailua abandonatutzat joko da kasu hauetako batean dagoenean:

1.–Leku berean hilabete baino gehiago aparkaturik gelditzen denean eta berez mugitzea ezinezko egiten duten kalteak dituenean edo matrikula plakak falta dituenean.

2.–Ibilgailuak aspaldian erabiltzen ez dela adierazten duen ezaugarriak dituenean, hala nola gurpilak airerik gabe, ateak irekita, beharrezko elemen-tuak galduta, zikinkeria pilatua, kanpotik arrunt hondatua eta abar.

3.–Agintari eskudunek eremu publikotik kendu eta gorde dutenetik, bi hilabete baino gehiago iragaten direnean.

81. artikulua. Errekerimendua egitea titularrari eta salaketa jartzea ibilgailua eremu publikoan edo trafikoarentzat irekitako bidean abandona-tzeagatik.

Ibilgailuak toki berean hilabetetik goiti aparkatuta eraman eta berez ezin mugitzeraino hondatuta dagoenean edo matrikulazio plakarik ez duenean, Garesko Udalak ustezko abandonuaren berri emanen dio ibilgailuaren erregistroko titularrari, baita hamabortz eguneko epea ere, toki hartatik kendu eta ibilgailuak behar duen dokumentazioa eguneratu dezan, bidezko bada.

Epe hori iraganez gero errekerimenduari kasurik egin gabe, ibilgailua kendu eta gordeko du, eta salaketa jarriko dio ibilgailuaren titularrari hura eremu publikoan abandonatzeagatik, eta hala urratzeagatik Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Foru Legearen 34.3 b) artikuluan ezarritakoa, eta zehapen espedientea tramitatuko da arau-hauste astuna egiteagatik: “Arrisku gabeko edozein hondakin kontrolik gabe abandonatu, bota edo deuseztatzea ingurumena larri kaltetu edo hondatu gabe, edo jendearen osasuna arrisku larrian jarri gabe”.

Ibilgailua berreskuratzeko, hura kendu eta gordetzeak dituen gastuak ordaindu beharko ditu jabeak, eta gainera aurkeztu beharko du ibilgailuaren dokumentazio guztia, indarra duena, asegurua barne.

Ibilgailu abandonatuak gordailuan bi hilabete eginik titularrak berreskura-tzeko interesik agertu gabe eta ikusita ibilgailuaren gainean ez dagoela xedapen neurririk, txatartzat joko da eta deskontaminazio zentro baimendu batera eramanen da, txatar gisa tratatzeko.

Zentro baimenduak deskontaminazioaren gaineko ziurtagiria emanen du, eta hura igorriko da Nafarroako Trafiko Zuzendaritzara, ibilgailua ken dezan Trafiko Zuzendaritza Nagusiko ibilgailuen Erregistro Nagusitik; orobat, igorriko zaio udalaren Ogasuneko kudeaketa zentroari, zirkulazio zergatik kendu dezan, hiri honetako erroldan baldin bazegoen.

Ibilgailuak arriskuren bat badu eremuko erabiltzaileentzat, berehala kenduko da eremu publikotik eta gero jakinaraziko zaio tilularrari.

Zehapen prozedura.

82. artikulua. Ordenantza honetan araututako gaian jarraitu beharreko prozedura izanen da ezarrita dagoena urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuan (legegintzako errege dekretu horrek hizpide ditu Trafikoa, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioa eta Bide Segurtasuna) eta hura garatzen duen erregelamenduan.

83. artikulua. Garesko Udaleko Zerbitzu Orokorren Alorraren ardura duen udal langileak edo haren eginkizunak betetzen dituenak eramanen ditu aitzina ordenantza honetan araututakoaren kontrako arau-hausteengatik irekitzen diren espedienteak. Hura kanpoan badago edo gertatzen bada haren errefusatze edo abstentzioa, legezko arrazoia dela eta, bertze batek ordezkatuko du, eta hark izanen du Zerbitzu Orokorren Alorraren arduradu-naren kategoria bera.

Batean ala bertzean instrukzioa manatzen ahalko zaio Udalbatzako idazkariari edo Udalak kontratatzen duen legelari bati.

Hura burututa, Garesko Udaleko alkate udalburuak emanen du bidez-koa den ebazpena.

84. artikulua. Arau-hauste bat dela-eta Udalari baldin badagokio gertakariari zehapena jartzea eta, dirutan zehatzeaz gain, arau-hausteak berekin baldin badakar gidabaimena edo lizentzia bertan behera uztea edo deuseztatzea eta/edo haren titularrak puntuak galtzea (Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen II. Eranskinean jasotako kasuak, uztailaren 19ko 17/2005 Legean erantsiak), Udaleko organoek instruitu eta ebatziko dute irekitzen den zehapen espedientea. Behin zehapena irmoa denean, agintari eskudunari igorriko zaio, gidabaimena edo lizentzia bertan behera uzteko edo deuseztatzeko edo haren titularrari puntuak kentzeko.

85. artikulua. Jakinarazpenetarako helbidea.

Jakinarazpenetarako, ibilgailuaren gidariaren eta titularraren helbidea izanen da interesdunek espresuki adierazi dutena, eta bertzela, agertzen dena gidarien eta arau-hausleen erregistroetan eta ibilgailuenean, hurrenez hurren.

Ibilgailuen nahiz gidabaimenen titularrak behartuta daude helbide aldaketak jakinaraztera.

86. artikulua. Zehapen espedienteen ebazpenaren kontra errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzen-dua, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

87. artikulua. Zehapenak.

Ordenantza honetan eta bere eranskinetan ezarritakoaren aurkako arau-hauste guztiak hartuko dira Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen aurka eginikoak bezala.

Babes Bereziko Eremurako ezarritako berariazko arau-hausteei dagokienez, kontuan hartuko dira ordenantza honen 54. artikuluan jasotakoak:

–Arau-hauste arinengatik: 100 euroko isuna gehienez ere.

–Arau-hauste astunengatik: 300 euroko isuna gehienez ere.

–Arau-hauste oso astunengatik: 1.000 euroko isuna gehienez ere.

Hori guztia, deusetan ukatu gabe ezarri daitezkeen zehapenen graduazioa, oinarri harturik Trafikoa, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioa eta Bide Segurtasuna arautzen dituen araudian ezarritako irizpideak, eta, kasua bada, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoari jarraituz.

87. artikulua. bis. Berehalako ordainketa.

Ordenantza honetan araututako arloan jarraitu beharreko zehapen-prozedura izanen da ezarrita dagoena urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuan eta hura garatzen duen araudian; berariaz ezartzen da ezen isuna borondatez ordaintzen baldin bada (salaketa helarazteko egintzan edo jakinarazi eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean) zehapen prozedura amaituko dela, ondoko ondorio hauekin:

–Zehapenaren %50 murriztea.

–Alegazioak egiteari uko egitea. Halakoak eginez gero, ez aurkeztutzat joko dira.

–Prozedurari bukaera ematea, berariazko ebazpenik eman behar izan gabe, ordainketa egiten den egunean.

–Administrazio bidea amaitzea; administrazioarekiko auzien organo jurisdikzionalean soilik aurkezten ahalko da errekurtsoa.

–Administraziorekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea hasiko da ordain-keta egiten den unean, eta biharamunetik sortuko ditu ondorio guztiak.

–Zehapena administrazio bidean irmo bihurtuko da ordainketa egiten den unean, eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorio guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Indarrik gabe gelditu dira ordenantza honen aurka jotzen duten maila bereko edo txikiagoko udal arauak edo honetan araututako gaiei buruzko xedapenak dituztenak.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Garesko kale zenbaitetan zirkulazioaren noranzkoa
ezartzeko eta aparkatzeko neurri zehatzak

1.–Babes bereziko eremurako arauketa berriaren ezaugarriak: Gurutze kalea, Kale Nagusia, Harresi Berriko kalea, Emilio Arrieta kalea, Rodrigo Ximénez de Rada kalea, San Pedro kalea eta La Población kalea:

–Zirkulazioa murrizturik dago, baimendutako identifikazio eranskailua/txartela duten egoiliarrentzat eta 10 minutuko aparkaldirako.

–Lehentasuna oinezkoek dute.

–Gehieneko abiadura: 10 km/h.

–Debeku da aparkatzea.

–Zamalanak astelehenetik larunbatera 6:00etatik 11:00etara, baimen bereziak igande eta jaiegunetan ogia eta prentsa banatzeko. Zamalanak ordutegiz kanpo egiten laguntzeko eremuak ezartzen dira inguruetan: aparkatzeko toki bat Julián Mena plazan.

Zirkulazio murriztuko baimen txartela eskatzeko baldintzak:

a) Iraunkorrak:

Ohiko bizilekuko egoiliarrak; Alde Zaharrean komertzioak dituzten jabeak; bigarren etxebizitza Garesen izan eta ibilgailurik atxikirik ez dutenak; Alde Zaharrean bizi eta ibilgailurik ez duten mugikortasun urriko pertsonen zuzeneko ahaideak; osasun etxeko langileak; gizarte zerbitzuak.

b) Puntualak:

Gremioak (obra baimena dutenak) eta profesionalak, hileta zerbitzuak, gaixotasun puntualak dituzten bizilagunak, eta Udalak beharrezko jotzen dituenak.

Aplikazio eremua:

–Gurutze kalea: noranzko bakarra. Nafarroako Gorteen etorbidetik Guillermo Zicke plazarantz (Putzandi-Erreparaziokoak).

–Kale Nagusia: Nafarroako Gorteen etorbidetik San Pedro eta La Población kaleetarantz.

–Rodrigo Ximénez de Rada kalea: Nafarroako Gorteen etorbidetik La Población kalerantz. Noranzko bakarra.

–Julián Mena plaza: sarbidea pasealekutik eta Harresi Berriko kaletik. Bi noranzkoak, udaletxe aurrean aparkalekua 8:00etatik 20:00etara, gehienez ere 90 minutuz eta doako parkimetroz kontrolaturik. 20:00etatik hurrengo eguneko 8:00ak arte aparkatzea debekatuta, astelehenetik ostiralera. Asteburuetan eta jaiegunetan zirkulatzea eta aparkatzea debekatuta.

–Emilio Arrieta kalea: noranzko bakarra. Julián Mena plazatik San Pedro kalerantz.

–Harresi Berriko kalea: noranzko bakarra. Norabidea Kale Nagusitik Julián Mena plazarantz.

–San Pedro kalea: sarbideak Harresi Zaharreko kaletik, La Población kaletik, Kale Nagusitik eta Emilio Arrieta kaletik. Noranzko bakarra, NA-1110 errepiderantz.

–La Población kalea: Bi noranzkoak, San Pedro kalerantz eta Harresi Zaharreko kalerantz.

–Belenak: debeku da zirkulatzea eta aparkatzea.

2.–Beste eremu batzuk:

–Harresi Zaharreko kalea: bi noranzkoak.

–Kalbario kalea: bi noranzkoak.

–Nafarroako Gorteak: bi noranzkoak. Baimendutako tokian soilik aparkatu behar da, errepidearen eta espaloiaren artean, bidegorria errespe-tatuz.

–Pasealekua: Foruen pasealekua eta Anaia Vicente Bernedo paseale-kua.

Eskuinaldeko norabidea: noranzko bakarra, NA-1110 errepidetik San Pedro kalerantz. Bizilagun egoiliarrak beren garajeetara sartzeko kontrako noranzkoan joan daitezke pasealekua zirkulazioari itxita dagoenean, noranzko debekatuko seinalea egon arren, betiere horretarako aldez aurreko udal baimena izanez gero. Zirkulazioari itxita egonen da terraza denboraldian, gutxi gorabehera martxoaren 15etik urriaren 31ra, eta Udalak erabakitzen dituen beste momentu puntual batzuetan.

Ezkerraldeko norabidea: noranzko bakarra, Nafarroako Gorteen etorbiderantz. Errepidean sartu aurreko stop seinaleztapena.

–Kanpoetxeta kalea: bi noranzkoak, baimendurik dago seinaleztatutako aparkalekuan aparkatzea.

–Larrandia pasealekua (lehengo Eskola etorbidea): bi noranzkoak; debeku da aparkatzea, salbu horretarako prestatutako tokietan.

–Otsabidea pasealekua: bi noranzkoak. Otsabidea kiroldegiko parkinga zabalik izanen du jarduerak daudenean.

3.–Onetsitakoa betearazteko arauak:

1. Zabalkundea:

Udaleko karteldegietan eta webgunean, batzar informatiboa, planoa duen esku-orria banatzea eta elkarlana aldizkariekin.

2. Kontrola:

A.–Foruzaingoa eta Guardia Zibila.

B.–Parkimetroa, udalak esleitutako egoiliarren identifikazio-txarte-lak.

3. Zehapenak: arinak, astunak eta oso astunak, ordenantzaren 54. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

4.–Aparkaleku-eremuak:

–Guillermo Zicke plaza.

–Gares ostatuko zubitik Itxaropenaren iturrira bitarte, larunbatetan merkatu txikiko kamionetak.

–Silo aparkalekua.

–Nafarroako Gorteen etorbidea, horretarako prestatutako eta baimendu-tako eremuetan.

–Mena Fundazioko parkinga.

–Foruen pasealekua, errepideko heskaiaren ondoan, ilaran aparka-tuz.

–Anaia Vicente Bernedo pasealekua. Foruen pasealekua: horretarako prestatutako eremuetan.

–Kanpoetxeta. Horretarako prestatutako eremuetan.

–Hilerri ondoko plaza txikia.

–Mojen auzoko triangelua.

II. ERANSKINA

Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko arauak
eta Europako ereduari egokitzea

Minusbaliotasuna dutenak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legeak 60. artikuluan dioenez, udalek neurri egokiak hartu beharko dituzte mugitzeko arazo larriak dituzten minusbaliatuek ibilgailua aparkatzeko erraztasuna izan dezaten, eta agerian da lege hori tresna eraginkorra dela gizartean eta lanean integratzeko, garraio publikoa erabiltzeko mugikor-tasun arazo larriak dituen jende askori eskura jartzen baitizkie espazio eta zerbitzu komunitarioak, haietara iristen direnean beren kabuz ibilgailu partikularretan, ailegatzen diren tokian aparkatzeko txartelaren abantailen onura izanik.

Irizpide bera du Europar Batasuneko Kontseiluak; izan ere, desgaitasuna dutenendako aukera berdintasuna aipatzen duenean bidezkotzat jotzen du mugikortasun murriztuko pertsona guztientzat neurri gehigarri zehatz batzuk izatea, haien integrazioa laguntzeko lanean zein gizartean. Hori dela eta, bidezkoa iruditzen zaio Europa osorako ekimen bateratua bideratzea desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko, haien zirkulazio librea bulkatu beharrez.

Europar Batasuneko Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an gomendio bat onetsi zuen Estatu kideentzat, desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela sortzeko. Estatu kide guztiek onartutako eredu europar bakar baten araberakoa izan behar du, txartelen titularrek Europa guztian izan ditzaten aparkatzeko erraztasunak; zein herrialdetan dagoen pertsona hori, nazio hartako arauei jarraituz.

Garesko Udalak, aspalditik erne baitago arazo horri, txartelak ematen dizkie minusbaliotasuna dutenei, dohainik aparka dezaten; betiere, bertze ibilgailuen eta oinezkoen ibilia oztopatu gabe. Nolanahi ere, ez du arau zehatz bat, baimen horiek emateko irizpideak erregulatuko dituena.

Guztiok ezagutzen dugu aparkatzearen arazoa, bai hiri honetan bai gainerako hiri handi zein tartekoetan. Hortaz, kontuan hartu beharko dira zenbait faktore baimen horiek emateko orduan, bateragarriak izan daitezen desgaitasuna duten pertsonen eskubidea, joan behar diren tokitik hurbil aparkatzekoa, eta tokiko administrazioaren betebeharra, aparkatzeko toki mugatuak zuzen eta koherentziaz kudeatzeko.

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da arautzea desgaitasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonek gidatutako ibilgailuak edo beraiek daramatzatenak aparkatzeko txartela eskuratzeko prozedura eta haren erabilera, baita txartel hori Kontseiluaren 1998ko ekainaren 4ko Gomendioan hartutako eredu europarrari egokitzea ere. Ordenantzaren A eranskinean heldu da eredua.

2. artikulua. Lurralde eremua.

Desgaitasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonek aparkatzeko txartelak, ordenantza honetan aurreikusitako prozeduraren arabera emanak, Garesko Udalaren lurralde eremurako balioko du, eta ahalmena emanen dio titularrari aparkaleku erreserbatuak erabiltzeko eta desgaitasuna duten pertsonek ibilgailua aparkatzeko ezartzen diren eskubideak izateko; bertzetik, Europar Batasuneko Estatu kide guztietan erabiltzen ahal da, Europako udal bakoitzak ibilgailuen antolamendu eta zirkulazio arloan ezarrita duenaren arabera.

Orobat, onartzen da Europar Batasuneko gainerako administrazio publikoek desgaitasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonek aparkatzeko emandako txartelak Garesko Udalaren lurralde eremuan erabiltzeko eskubidea, betez gero ordenantza honetan ezarritako baldintzak, C eranskinekoak bereziki.

3. artikulua. Eskubidearen titularrak.

Desgaitasuna eta mugikortasun murriztua dutenek aparkatzeko txartela eskuratu eta erabiltzeko eskubidearen titular izateko, Garesko udalerrian bizi beharko dute edo lanpostua bertan izan, eta mugikortasunean ondorio larria eragiten dien akats fisikoa izan, eta eskuratu beharko da Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuko Balorazio Unitatearen irizpen teknikoa, ziurtatzen duena mugitzeko zailtasunak eragozten diela garraio kolektiboa erabiltzea.

4. artikulua. Aparkatzeko txartelaren ezaugarriak eta hura erabiltzeko baldintzak.

a) Ordenantza honen A eranskinean zehaztu dira aparkatzeko txartelaren ezaugarriak.

b) Aparkatzeko txartela erabiltzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

1. Txartela norberarena baino ez da; erabiltzeko, titularra eraman beharko da ibilgailuan edo mugikortasun murriztuko titularrak berak gidatu beharko du.

2. Txartela aitzineko haizetakoan paratu beharko da, haren aurreko aldea ibilgailuaren kanpotik irakurtzeko maneran, behar denean agintari eskudunek edo bidezainek aztertu ahal dezaten.

c) Berariaz seinalatzen diren tokietan aparkatzeko balioko du.

5. artikulua. Arau-hauste eta zehapenak, txartela behar ez bezala erabiltzeagatik.

a) Aparkatzeko txartela erabiltzen bada hura erabiltzeko ezarritako baldintzak bete gabe, 100 euroko isuna ezarriko da lehen aldian; bigarren aldian, 150 euroko isuna ezarri eta txartela hilabetez baliogabetuko da. Hirugarren aldian gaizki erabiliz gero, 150 euroko isunaz gain, behin betiko baliogabetuko da txartela eta ezin izanen da lortu berriro txartela eta aparkatzeko eskubiderik. Garesko Udalak emandako txartelak dira baliogabetu eta berriz lortzeko eskubiderik gabe geldituko direnak; aldiz, Garesen eman ez direnak Garesko udalerrian erabiltzeko baliogabetuko dira.

b) Iruzurra eginez erreproduzituz gero, txartela berehala deuseztatuko da; gainera, 150 euroko isuna ezarriko da Garesen emandako txartelen kasuan eta betiko baliogabetzea bertze udalerri batean eskuratu bada; kasu horretan, gertakariaren berri emanen zaio hura eman duen Udalari, kasu horretarako xedatuta dituen ondorioak izan ditzan.

c) Inguruabarrak edo baldintza bereziak direla-eta, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzako agenteen aginduak betetzen ez dituzten txartelen titularrei 150 euroko isuna ezarriko zaie, eta agiria hilabetez baliogabetuko da.

6. artikulua. Beharkizunak.

Garesko Udalaren mugartean bizi direnak izan daitezke aparkatzeko txartel honen titular, baldintza hauek betez gero:

a) Erroldatzea. Garesko Udalean erroldatuta egotea.

b) Adina. 2 urte baino gehiago izatea.

c) Minusbaliotasuna izatea. Minusbaliotasuna duela frogatzen duen nahitaezko ebazpena edukitzea, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuak emana.

d) Mugikortasun murriztua. Puntu hau zehazteko, aplikatuko da abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko 3. eranskinean datorren baremoa (errege dekretu horrek hizpide ditu minusbaliotasunaren aitorpena, deklarazioa eta haren mailaren kalifikazioa egiteko prozedura, eta argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, 2000ko urtarrilaren 26koan). Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuko Balorazio Unitateak eman beharko du irizpena, ziurtatzeko mugikortasun murriztuak galarazten duela garraio kolektiboa erabiltzea.

e) Aldi baterako mugikortasun murriztua. Baimena ematen ahalko zaie aldi batean edo modu iragankorrean garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasun larriak dituztenei. Hori, behar den osasun txostenaren bidez frogatuko da. Zailtasun horiek zenbat irauten duten, horrenbertze iraunen du baimenak.

7. artikulua. Aparkatzeko txartela emateko prozedura.

Garesko Udalari dagokio txartela ematea, ondoko prozeduraren ara-bera:

a) Interesdunak inprimaki bidez eskatuta abiaraziko da espedientea. Titularrak berak edo bere legezko ordezkariak eskatzen ahalko du. Ordenan-tza honen 6. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen norbait izanen da beti txartelaren titularra.

b) Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

2. Legezko ordezkaria izatera, horren frogagiria eta haren NANaren fotokopia.

3. Titularraren bi argazki, nortasun agirikoaren tamainakoak.

4. Minusbaliotasuna frogatzen duen ebazpenaren fotokopia, ziurta-tzeko mugikortasun murriztuak galarazten duela garraio kolektiboa erabil-tzea.

5. Garesko Udalaren mugartean bizi dela frogatzea, errolda orriaren bidez.

c) Aurkezten den dokumentazioaren irizpena espedienteari gehituko zaio, eta Udalak, haren arabera, eskaeraren gaineko erabakia hartu eta interesdunari jakinaraziko dio, hiru hilabeteko epean gehienez ere, aparkatzeko txartelaren eskaera Udalaren erregistroan sartzen den egunetik aitzina.

d) Aparkatzeko txartela emanik, titularrari aurkeztuko zaio sina dezan; gero, Udalak plastifikatu eta interesdunari eskuratuko dio.

e) Txartelarekin batean, Udalak emanen du hura Garesko udalerrian erabiltzeko baldintzen laburpena.

8. artikulua. Balioaldia.

Txartelean berean zehaztuko da noiz arte balioko duen. Bi faktoreren mende dago: titularraren adina eta mugikortasunaren gaineko irizpeneko ezaugarriak; alegia, behin betikoa edo aldi baterakoa den.

a) 18 urtez goitikoendako, 5 urteko balioaldia du txartela ematen den egunetik aitzina, baldin irizpenak behin betiko mugikortasun murriztua agertzen badu.

b) Mugikortasun murriztua aldi baterakoa bada, noiz arteko ezintasuna den, ordu arteko balioa izanen du.

c) Titularra 18 urtez azpikoa bada, balioaldia 2 urtekoa izanen da gehienez ere. Baldin irizpenean mugikortasun murriztuaren iraunaldia txikiagoa bada, hartara egokituko da balioaldia.

d) Aldi baterako txartelak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, Herriko Etxean, haien balioaldia bukatzen denean, titulartasunaren mugikortasuna hobetu delako eta garraio publikoa erabiltzeko gauza delako, edo txartela eskuratzera eraman zuen gaitza sendatu delako. Orobat, agiriaren titularra hilez gero.

9. artikulua. Txartela berritzea.

a) 18 urtez goitikoak, behin betiko irizpena dutenak: 5 urtean behin be-rrituko dute. Udalak egiaztatuko du non bizi den eta non dagoen erroldatuta, eta interesdunak aurkeztu beharko ditu nortasun agiriko argazkiaren tamai-nako bi argazki.

b) 18 urtez goitikoak, aldi baterako irizpena dutenak: balio-epea amai-tzen den egunean berrituko dute. Kasu honetan, berritzeko, interesdunak aurkeztu beharko du mugikortasunaren gaineko irizpen berria, baita bi argazki ere, nortasun agiriko argazkiaren tamainakoak, eta frogatu beharko du non bizi den eta non dagoen erroldatuta.

c) 18 urtez beheitikoak: aldi baterako balioa bukatzen den egunean berrituko da; ez da 2 urterako baino gehiagorako emanen eta interesdunak beste irizpen bat aurkeztu beharko du.

d) Iraungi baino hiru hilabete lehenago egin beharko du eskaera interesdunak, epea bukatzen den egunean txartel berria eskuratu ahal izateko.

e) Kasu guztietan, txartel berria eskuratzeko, interesdunak Herriko Etxean aurkeztu beharko du txartel zaharra, udal bulegoetan.

f) Txartel berriak zaharraren zenbaki bera izanen du.

g) Txartela ebatsi, hondatu edo galduz gero, berria egin beharko da. Ebatsiz gero, interesdunak salaketaren frogagiria aurkeztu beharko du. Hondatuz gero, interesdunak txartel hondatua aurkeztu beharko du. Udalak txartel zaharraren iraungitze egun berarekin emanen du berria.

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

1. Araudi hau aplikatuko zaie minusbaliotasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko prozedurei, indarra hartu aitzin abiatu badira ere. Era berean, lehendik emandako txartelak, ordenantza honetan ezarritako balditzak betetzen ez badituzte, deuseztatu eginen dira, eta horren berri emanen zaie titularrari eta Udaltzaingoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

2. Orain arteko “Minusbaliotasuna dutenen Aparkatze Txartelek” indarra izanen dute haien balioaldian adierazitako eguna bitarte.

A ERANSKINA

Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelaren
eredu europarrari buruzko xedapenak

1. Eredu europarraren arabera, hauek dira desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelaren neurriak:

–Luzera: 106 mm.

–Zabalera: 148 mm.

2. Aparkatze txartela urdin argia izanen da, salbu sinbolo zuri bat, irudikatzen duena aulki gurpildun bat, hondo urdin ilunean.

3. Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartela plastifikatuta egonen da, salbu titularrak, atzealdeko ezkerraldean, sinatzeko utzitako tartean.

4. Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelak aurrealdea eta atzealdea izanen ditu, haietako bakoitza bi zatitan banatua:

Aurrealdearen ezkerrean honako hauek agertuko dira:

–Aulki gurpildunaren sinboloa, zuriz, hondo urdin ilunaren gainean.

–Ibilgailuaren matrikula.

–Aparkatzeko txartela zer egunetan iraungitzen den.

–Aparkatzeko txartelaren zenbakia.

–Agintari edo erakunde emailearen izena eta zigilua.

Aurrealdearen eskuinean honako hauek agertuko dira:

–Udalaren armarria, koloretan, behean hitz hauek dituela: “Garesko Udala”.

–“Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartela”, letra handitan inprimatua. Horren ondotik, tarte aski utzita eta letra txikiz, honako idazkun hau, Europar Batasuneko gainerako hizkuntzetan: “Aparkatzeko txartela”.

–Idazkun hau: “Europako Erkidegoen eredua”.

Atzean, Espainiaren bereizgarria: E letra Europar Batasunaren sinboloaren barrenean: hamabi izarreko zirkulua.

Atzealdearen ezkerrean honako hauek agertuko dira:

–Titularraren deiturak.

–Titularraren izena.

–Titularraren argazkia.

–Titularraren NANa.

–Titularraren argazkia.

Atzealdearen eskuinean honako hauek agertuko dira:

–Ohar hau: “Txartel honek baimena ematen dio titularrari Garesko udalerrian aparkatzeko dauden erraztasunak erabiltzeko, baita Europar Batasuneko udalerrietako bakoitzean ezartzen direnak ere.

–Ohar hau: “Txartela erabiltzen denean, ibilgailuaren aurreko aldean jarriko da, txartelaren aurrealdea aise ikusteko gisan, kanpotik kontro-latzeko”.

B ERANSKINA

Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelaren eskabide eredua (PDFa).

C ERANSKINA

Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartela erabiltzeko baldintzak

1. Baimen hau norberarena baizik ez da; erabiltzeko, titularrak berak gidatu beharko du ibilgailua, edo bertze norbaitek, titularra barnean dela.

2. Txartela aitzineko haizetakoan eman beharko da, haren aurreko aldea ibilgailuaren kanpotik irakurtzeko maneran, agintari eskudunek aztertu ahal dezaten, behar izanez gero.

3. Horretarako seinalatzen diren tokietan aparkatzeko balioko du, baita aparkatzea debekatua dagoen tokietan ere behar-beharrezko denbo-ran, salbuespen hauekin:

–Oinezkoendako eremuak, nasak edo espaloiak eta oinezkoendako pasabideak.

–Gelditzea debekatua dagoen tokian.

–Pasabideak edo larrialdietako irteerak oztopatzen diren tokietan.

–Zirkulazio lerroak murrizten dituzten tokietan (“bigarren ilara”).

–Bidaiarien garraio publikorako erreserbatutako tokietan: autobusa eta taxiak, indarra duen ordutegiaren barnean.

–Zamalanetarako erreserbatutako tokietan, ordutegiaren barrenean.

–Oro har, ibilgailuen nahiz oinezkoen joan-etorria trabatzen den tokie-tan.

–Orobat, txartelak ez du ez du baimenik ematen aparkatze mugatuko tokietan, non nahitaezkoa baita erabilera-tasa ordaintzea, aparkatzearen erregulazio horrek indarra duen karrika, egun eta orduetan. Orobat, ez du aparkatzeko baimenik ematen bizilagun edo auzoko agiridunendako aparka-lekuetan, erregulazio horrek indarra duen karrika, egun eta orduetan.

4. Txartela Gares ez den bertze herri batean erabili behar denean, herri hartan txartelaren erabilera erregulatzen duten arau eta mugak bete beharko dira.

5. Udaltzainen oharrei kasu egin beharko zaie une oro.

Iragarkiaren kodea: L2101226