34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats zuzenketa, Arrosadiko (XIX unitate integratuko
UO-1 eta UO-3) Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren
behin betiko onespenean

Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamarreko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arrosadiko (XIX unitate integratuko UO-1 eta UO-3) Barne Eraberritzeko Plan Berezia. Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1990eko ekainaren 1ean.

2020ko urtarrilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baina, oker argitaratu zen dokumentu bat, ez baitagokio 1990eko maiatzaren 10ean Udaleko Osoko Bilkurak onetsitakoari. Jarraian argitara ematen da Arrosa-diko Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren behin betiko onespenaren doku-mentua, oker argitaratutakoaren ordez.

Araudi honen onespenaren kontra Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, onespena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya.

ERANSKINA

Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2100755