34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 1. eta 2. lurzatietan, 1. exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko urtarrilaren 27an egindako ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Irunberriko 6. poligonoko 2. lurzatian, Jon Bengoetxea Mendiorozek eta Beatriz Martínez de la Hidalga Aizcorbek sustatuta.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 17an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101702