34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 9., 10., 11., 333.,
335. eta 336. lurzatietan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Navarra de Estampación e Inyección SA (NEINSA) merkataritzako enpresak sustatua, bera baita Agoizko katastroko 1. poligonoko 9., 10., 11., 333., 335. eta 336. lurzatien titularra, zeinak Agoizko Udal Planeko Z.O.3.2 eremu antolatuaren barnean baitaude. Plana prestatu du Pablo Apesteguia Irigoyen industria ingeniari teknikoak, aipatutako lurzatien aprobetxamendua aldatzeko, aldez aurretik taldekatu eta ondorengo multzoari %80ko aprobetxamendu bakarra emanez.

Hasiera batez onetsitako proiektua jendaurrean egon da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (247. zenbakia, 2020ko urriaren 22koa) eta Foru Komunitateko bi egunkaritan iragarkia paratuta. Epe hori iragan baita alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako errege-dekretuaren 72.1 artikuluarekin.

Agoitzen, 2021eko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101354