34. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko proposamena

Villatuertako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C mailakoa, Udaleko D mailako funtzionarioen artetik eta plantilla organikoa handitu gabe betetzeko lehiaketa murriztuaren kalifikazio epaimahaiak, deialdiaren zortzigarren oinarriari jarraituz, Carlos García Muñoz izendatzeko proposamena egin du. Horrek 15 egun izanen ditu, jakinarazpen hau egiten denetik hasita, deialdiaren 8.2 oinarrian zehazturiko dokumentazioa aurkezteko. Deialdia 2019ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean.

Villatuertan, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2101172