3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Pasabideak arautzen dituen udal ordenantza.
Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea herrian pasabideak instalatzea arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Arroitzen, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2015524