3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Araizko Udal Plan Orokorreko aldaketa. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuen eta egiturazkoen aldaketa, Araizko Udalak sustatuta.

Aldaketaren irismena:

–Udal Plan Orokorreko hirugarren liburukia: Araudia.

Determinazio egituratzaileak: 38., 44., 45. artikuluak.

Determinazio xehekatuak: 15., 41., 42., 47., 48., 50. artikuluak.

–Udal Plan Orokorreko laugarren liburukia: Eraikuntzaren ordenantzaren aldaketak.

5., 6., 7. artikuluak, IV. kapitulua, V. kapitulua.

–Udal Plan Orokorreko laugarren liburukia: Hirigintza prozeduraren ordenantzaren aldaketa.

2. artikulua.

–Udal Plan Orokorreko bosgarren liburukia: Katalogoaren handi-tzea.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Araitzen, 2020ko abenduaren 23an.–Alkateordea, Maider Agirrebarrena Beldarrain.

Iragarkiaren kodea: L2016068