3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Xehetasun-azterketa, Etsaingo 7. poligonoko 31. lurzatian. Hasierako onespena

Anueko Udaleko alkate udalburuak, abenduaren 10eko 2/12-2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Etsaingo 7. poligonoko 31. lurzatian Federico Gómezek eta Maite Urtasunek sustatu duten xehetasun-azterketa. Aurkeztutako xehetasun-azterketaren xedea da, finkatuta dauden eraikinaren altueren barnean (B+1+TA), altuera totala handitzeko aukera ematea, etxebizitzei buruzko araudia eta eraikingintza ordenantza betetzen dituen etxe bat egin ahal izateko haren barnean. Ez dira aldatzen lerrokadurak, ezta eraikigarritasuna handitzen ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren nahi adina alegazio aurkeztu ere.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.

Anuen, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2015177