3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Helduek euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2020ko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, gai-zerrendako 8. puntuan honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

Lehena.–Hasiera batez onestea helduek euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean eta entzunaldia ematea interesdunei, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten, erabaki hau argitaratuz Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hirugarrena.–Alegaziorik, iradokizunik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen da Udalaren web atarian, Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antzinen, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2015241