3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Udalen Batasunak, 2020ko azaroaren 27an egin bilkuran, aurrekontua hasiera batez onestearekin batera, erabaki zuen 2021eko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez.

Zubietan, 2020ko abenduaren 28an.–Batasuneko burua, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2016270