3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Arau subsidiarioetako aldaketa xehakatua: abeltzaintzako ustiategien arteko distantzia. Hasierako onespena

Hirigintza Batzordeak 2020ko azaroaren 18an egindako bilkuran aldeko irizpena eman zuen, aldaketa xehakatua egiteari buruzkoa, abeltzaintzako ustiategien eta haien instalazioen artean arau subsidiarioen arabera indarra duten distantziei dagokienez.

Udal arkitektoaren txostenean proposatzen da ezabatzea abeltzaintzako ustiategien eta haien instalazioen arteko distantziak, Alesbesko arau subsidiarioen arabera indarra dutenak.

Horiek kontuan hartu, eta, halaber, abeltzaintzako ustiategietan eta haien instalazioetan bete beharko dira, ingurumeneko baldintza teknikoak eta higieniko sanitarioak, honakoetan ezarritakoak: uztailaren 24ko 188/86 Foru Dekretua, martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretua, eta ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretua, azaroaren 6ko 76/2006 Dekretuak aldatua.

Horregatik, eta Udalaren Osoko Bilkurak hori onesteko eskumena duenez, honakoa proposatzen zaio Alesbesko Udalaren Osoko Bilkurari:

Lehena.–Hasiera batean onestea arau subsidiarioen aldaketa xehakatua, abeltzaintzako ustiategien eta haien instalazioen arteko distantziak, Alesbesko arau subsidiarioen arabera indarra dutenak, ezabatzeari dagokionez.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta.

Alesbesen, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2015641