3. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2021eko dirulaguntzak, Eguesibarko Udalaren gizarte ongizateko alorrean interesekoak diren gizarte entitateei ematekoak. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/538749). DDBN identifikazioa: 538749.

–Oinarri hauen xedea.

Dirulaguntzen deialdi honek hauxe du xede: laguntza ekonomikoak ematea proiektu interesgarriak (4c puntuan deskribatzen direnak) Eguesibarko Udaleko gizarte-ekintzaren alorrean 2021. urtean garatzen dituzten gizarte entitateei.

–Entitate onuradunak.

Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izan ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak soilik:

a) Irabazi-asmorik gabekoak izatea (irabazi-asmorik gabeko entitate, elkarte edo fundazioak).

b) Prebentzio, laguntza, gizarteratze eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako jarduerak egitea, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

c) Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea, adingabeentzako jardueren kasuan, IX. eranskinaren arabera.

d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

e) Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.

–Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik 15 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko azaroaren 27an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2015257